2021(e)ko maiatzaren 19(a), asteazkena

TEKNOLOGIA ALDAKETA

 TEKNOLOGIA ALDAKETA 


Gaur egun, normala den bezala, teknologiak ekonomian lehen ez zuen garrantzia hartu du.

Guztiok dakigun bezala, teknologia asko aldatu da urteak pasa ostean. Lehen bizi ziren urteetan badakigu ez zutela teknologiarik eta lagunekin eta familiarekin harremantzeko adibidez beste modu batzuk  erabiltzen zituzten, beraz orain dela urte asko ez zeuden orain dauzkagun baliabideak, eta zeunden gutxi horiei ez zitzaien gaur egun ematen zaien garrantzia ematen.

 Urteak joan ala teknologiari lotuta dauden sektore ezberdinek, bai produktuak, bai webguneak, eta bai beste askok, goraka egin dute, gehien bat gizakiaren kontsumoa asko igo bait da, eta honekin batera normala den bezala enpresen eskintza ugariagoa izan da, honek lan postu berri asko sortu ditu, eta gazteek kontutan hartzen dute egoera hau bere etorkizunean ikasketak aukeratzeko orduan.

Gaur egungo salmentak asko igo dira, eta familia baten ekonomiaren portzentai oso altu bat hilabetero sektore honetara doa, bizi ditugun garai hauetan eguneroko gauza asko bait daude teknologiari lotuta, etxeko interneta, mobila, telebistako zeinbat kanal,...... 

Sektore hau oso aldakorra da, esan nahi dudana zera da, merkatura produktu berriak sarri iristen ari direla eta jendeak beharra izan gabe kontsumitzen dituela produktu hauek, bakarrik daukaguna ez zaigulako atsegin eta atera den azkena nahi dugulako.

Beraz, hasieran aipatu dugun bezala, teknologia garai hauetan diru asko mugitzen duen sektorea da, ez bakarrki salmentetan, beste sektore askoetan garrantzi asko bait du, industrian, abeltzaintzan, ..... beraz beste sektore askori lotuta doala esan genezake.


Edari enegretikoen ekonomia

 Edari energetikoak erabilera asko dituen edaria da gaur egun, lo ez geratzeko goizetan, kafearen funtzioa egin dezake, kirola egin aurretik energia eukitzeko, kirola egin ondoren energia errekuperatzeko edo besterik gabe zaporeaz gozatzeko. Edari energetikoak duela ez asko sortutako industria da, europara konkretuki 80ko amarkadan iritxi ziren ete dudarik gabe Monster eta RedBull dira honen enpresa nagusiak beste milaka enpresen hartean. Edari hauen prezioak dendaren arabera aldatu egiten dira, adibidez monster normal batek supermerkatu batean 1,20-1,30 euro inguru balio ditzazke, baina beste marka batzuk Rokstar bezela euro bat bakarrik balio dute eta biak 500ml-ko kapazidadea dute, zergatik gertatzen da hau? Besterik gabe Monster marka izateagatik balio erantsia duelako. Monster munduko frankizia handienetako bat da eta ez bakarrik edarien munduan eta RedBull handiagoa oraindik, arropatik egazkinetara dituzte beraien markatakoak eta horrek markari balio handiagoa ematen dio beste batzuekiko. Horretaz gain denda bakoitzak bere prezioak jartzen ditu, adibidez Donostiako irlako tabernan, lata bat 4 euro balio zituen eta supermerkatu baten 1,20-1,30 euro inguru. Ahala ere industria hau oso kritikatua izan da ez direlako osasunarentzat hoberenak eta horrek ere afektatu egin die azken urteetan

Japoieko ekonomia

 Japoieko ekonomia zenbaki gorrietara bueltatzen da pandemiarengatik

Munduko hirugarren ekonomia handiena %5,1 txikitu zen lehenengo hiruilekoan 6 hilabete gorakaden ondoren


Japoniako ekonomia zenbaki gorrietara itzuli da 2021eko lehen hiruhilekoan. Aurreko bi hiruhilekoetan hazkunde iraunkorra izan ondoren, astearte honetan argitaratutako datu ofizialek urtarrilaren eta martxoaren artean% 1,9ko beherakada adierazten dute (urteko% 5,1). aurreko urtean. Kolpearen arrazoia: koronabirusaren pandemia, eta bertatik munduko hirugarren ekonomiak olatu berri bat bizi du, bere lurraldearen zati batean osasun larrialdi egoera berrezartzera behartu duena eta horrek kontsumoari eragin diona, Japoniako PIB-aren zutabe nagusia.

    Japoniako Barne Produktu Gordinaren erdia baino gehiago den kontsumoa% 1,4 murriztu zen lehen hiruhilekoan aurrekoarekin alderatuta eta urte arteko% 3,3. Kapital gastuak% 1,4 jaitsi ziren. 2020ko azken hiruhilekoarekin alderatuta, Japoniako ekonomiak% 1,3 galdu zuen, Kabinetearen Bulegoak argitaratutako datuen arabera. Iazko lehen seihilekoan izandako uzkurdura itzultzea da, koronabirus pandemiaren lehen olatuaren erdian.

    Ikuspegia iluna da, analisten arabera. Osasun larrialdi egoeraren jarraipena, gaur egun Tokio eta Osaka barne dauden bederatzi prefekturetan deklaratuta, aurreikus daitekeenez, ekonomiaren jokaera ere eragingo du egungo hiruhilekoan. Txertaketa kanpainan orain arte izandako moteltasunak, herrialde hau OCDE-ko kideen artean inokulazio tasa txikiena izan duena (125 milioi biztanleko biztanleriaren% 3 besterik ez du), ez du aurreikuspenak hobetzen laguntzen ere.


Ekonomia etxeetan

Egunero zailagoa da familientzako hileko gastu guztiekin hilabete bukaeraraino iristea. Pertsonen soldatak gero eta baxuagoak dira eta hileko gastuak eta zergak handitzen dira.

Hilero gastuak asko dira, gauza asko ordaindu behar dira, hala nola etxearen edo alokairuaren hipoteka, janaria, arropa, interneta etxean euikitzen badezu, noizean behin afaltzera edo kontzertu batera irteten bazara... Gainera, seme-alabak izanez gero askoz gehiago ordaindu behar duzu, arropa erosi behar duzu eta txikiak direnean arropa askoz gehiago behar dute oso azkar hazten direlako, arropaz gain baita ere janaria ere erosi behar duzu beraientzako eta hainbat gauza gehiago.

Gainera, koronabirusarekin, jende askok lana galdu zuen edo ez zitzaien irekitzen utzi eta oso gaizki pasatu zuten. Aurretik diru gutxi irabazten bazuten eta kostu guztiak ordaintzea kostatzen zitzaien, orain koronabirusarekin oso gaizki pasatzen egongo dira edo oso gaizki pasatu dute



2021(e)ko maiatzaren 18(a), asteartea

EUSKADIKO INDUSTRIA

EUSKADIKO INDUSTRIA


Hurrengo lerroetan gure lurraldean ekonomikoki indar haundien daukan sektoreari buruz hitz egingo dut, haiun zuzen ere, industria sektorea.

Sektore hau da, nere ustez, lan postu gehien eta lurraldeari aberastasuna ekartzen dion aktibitaterik garrantzitsuena.

Urte askotan zehar Euskal herriko industria Europa mailan garrantzitsuenetakoa izan da, beste merkatu askoren parekoa, Alemaniarra, Estatu batuarra,…. Gaur egun honek horrela jarraitzen du, nahiz eta merkatu hau asko aldatu da, orain dela urte batzuk presente ez zeuden herrialde ugari , batiz bat Asia kontineteko lurraldeak, edo Europar ekialdeko zenbait herrialde, indar askorekin sartu dira industriaren munduan, konpetentzia asko haundituz. Hasiera baten lurralde hauek Euskadiko eta lehen aipatutako potentzietik oso urrun zeuden kalitate mailan, baina ez prezio aldetik, hauek lan esku merkeak, gobernu laguntza haundiak,…. eraginda produktu merkeak eskeintzen bait zituzten, kasu oso adierazgarri bat Txinako industria maila da.

Txinako merkatua urte hauetan gehien hazi dena izan da, lehen aipatu dugun bezala, lan esku ugaria eta merkea izanda produktuaren prezioa hobetzea lortzen bait zuten, eta honi gobernuaren diru laguntza gehituta, lurraldea industri mailan lehen lerroan jartzea lortu zuen, agian bere inguruko lehena izan zen, baina berehala gehitu ziren indar askoko beste lurralde batzuk, Taiwan, Japon,…. Guzti hauek urteak pasa ala ez bakarri diru mailan baizik eta kalitatean ere, lehen mailako industriak bihurtu dira.

Estatu hauetan ekonomi sektore hau gehitzeak beste herrialde askotan jeistea eragin zuen, lantoki asko, esku lan merkea dela eta, herrialdez mugitu eta lehen aipatutako hauengana joan bait ziren beraien produktuak fabrikatzea.

Hau guztia jakinda, eta ze nolako lurraldeen aurka konpetitzen duen Euskal herriak, esan genezake ez dela inoiz erraza izan gure enpreseei hor mantetzea, eta hauetako askok, hango lurraldeetan lantokiak ireki dituzte, beren makinen prezioa hobetu ahal izateko.

Argi dago gure industriaren helburua ez dela beste haundi horien prezioak hobetzea , baizik eta beste lurralde horietan garatzen ez diren produktu eta makinak egitea, berrikuntza izan bait da beti Euskal industriaren ezaugarririk garrantzitsuena.

Irakurri dezuten bezala industria izan da urte askotan eta izaten jarraitzen du, Euskal Herriaren motorea. 

Espainiako zor publikoa BPGren % 125,3ra igo da

 


Zor publikoak errekorra lortu zuen lehen hilabetez jarraian. Oraingoan, termino absolutuetan ez ezik (1.392.000 milioi euro), erlatiboetan ere (BPGren % 125 baino gehiago), 1881etik ez zen halakorik ikusten. NDFren datu base historikoaren arabera, XIX. mendetik ez zen zor/BPG erlazio hain handia ikusten.

Pandemiaren ondorioei aurre egiteko hartutako diru-sarrera fiskalen kolapsoak eta politika fiskal hedakorrek desoreka fiskal larria ekarri zuten.
Espainiako Bankuak martxoan argitaratutako zifrak Europako pandemia hasi eta urtebetera zorpetze-mailarekin alderatu daitezke; BPGaren proportzioan, zor publikoak ehuneko 25 puntu egin du gora, orduan % 100 izatetik orain % 125,3 izatera. Administrazio zentralak harlauza astun horren hazkundearen pisua eraman du, 2020ko martxoan % 88,6ko zorra izatetik % 107koa izatera igaro baita, BDEk argitaratutako azken datuaren arabera. Autonomia erkidegoen zorra % 27ra arte ez da hazi, eta Gizarte Segurantzarena, berriz, % 7,6ra.

Zor publikoaren gorakada handia azal daiteke gobernu zentrala krisiari aurre egiteko programa nagusiak abiarazteaz eta finantzatzeaz arduratzen delako; baliabideen esleipena eta kontraneurrien aplikazioa, berriz, eskualde autonomoen esku utzi dira.



Eroskiren galera handiak

 

Eroski vende una cartera de 27 inmuebles al fondo WP Carey por 85 millones  - Brainsre news España


Fase honi aurre egiteko, talde kooperatiboak bere aktiboen balorazioak eguneratu ditu, 195 milioiko zuzkidurak 2020ko ekitaldian 77 milioiko galerak agerian uztera eraman dutenak.

Eroskik 2020ko ekitaldiko kontuak itxii zituen 2021eko urtarrilaren 31n, azken 12 urteetako ustiapen emaitzarik onena lortuz, 252 milioi eurora iritsi zelarik, hau da, aurreko urtean baino %30,2ko hazkundea. Halaber bere "ebitda" %26 hobetu zen, 331 milioi eurora arte.

Taldearen salmenta gordina %2,1 gehitu zen 5377 milioi eurora arte, Covid-19k elikagaiak ez diren negozioetan izan zituen efektu kaltegarriak izan arren, mugikortasun murriztuak eta pandemia garaian irekitze murrizketak kaltetutako sektoreetan. Fakturazioaren hazkundea taldearen salmenta azalera urtean %3,5 jaitsi zen testuinguru batean lortu zen. Salmenta emaitza on hori 2020a itxi zuen lineako kanalera ere transferitu zen, %82ko hazkundearekin

Eroskik 2020an aktiboen balorazioak eguneratu zituen, zuhurtasunean oinarrituta eta aipatutako proiekzioen deskontu tasak inguruneko ziurgabetasun ekonomiko eta finantzarioetara egokituz. "Uste dugu negozio-arriskuen ebaluazioak zuhurragoa izan beharko lukeela, batez ere bere azkartasunagatik eta eraginagatik guztiok harritu gaituen pandemia bizi dugunean. Horrek zuhurragoak izatera bultzatu gaitu proiekzioen arabera ebaluatzen diren aktiboak baloratzerakoan. Ondorioz, 2020ko ekitaldian hornidura garrantzitsuak sartu ditugu, bai banakako kontuetan bai kontu bateratuetan ", azaldu du Agustín Markaide Eroskiko presidenteak. Hain zuzen ere, aparteko hornidura horietarako, bai Eroski taldearen kontu bateratuak, bai Eroski S. Coop sozietatearenak. hurrenez hurren 77,56 milioi eta 442 milioiko galerak izan dituzte. Finantza zorrari dagokionez, euskal taldeak bere kopurua 140 milioi eurotan murriztu zuen eta 2021. urterako hiru digituetara jaisteko asmoa du.


Eroski 2020. urteko egoera

 Eroski taldeak kontuak aurkeztu ditu gaur, eta, azaldu duenez, emaitza operatiboa 252 milioi euroraino igotzea lortu du, hau da %30,2. Beraiek diotenez, 77 millioi eusroko galera espero dute, ezohiko zuzkidurengatik.

2020an, zor finantzarioa 140 milioi eurotan apaldu zuen. 2009. urtetik, 2.000 milioi euro baino gehiago murriztu du zorra, eta, adierazi duenez, amaitu egin du  azken hamabi urteotako ahalegina, lehiakortasuna eta kokapen finantzarioa eraldatzeko eta hobetzeko eginikoa, hauek benetan datu aipagarriak,eta asko ez dirudien harre, benetan diru asko irabazi du, nahiz eta zorrak kentzeko edo ez geahiago zorpetzeko

Aktibo kontsolidatuen balioa 195 milioi eurotan doitu du, eta agindu du etorkizuneko aurreikuspenetan «balorazio zuhurragoa» aplikatu duela.Eroskiren hipermerkatu bat.

KAPARROSOKO BEHITEGIA

 

Behiegi handiena dugu euskal herrian, kaparroso herrian kokatua dago nafarroan, eta Europar batasunean dagoen behitegi handiena dela diote. 7.200 esne behi dutu haren disposizioan,  eta espainiako esne gehiena  bertatik ateratzen da.

Epaitegira eramango du gobernuak Caparrosoko behitegia, ingurumen  kalteengatik - Nafarroa - euskalerriairratia.eus


Beste guztiek proiektu kontaminatzaile nagusiei begira zeuden bitartean, gure etxean Europako behitegi handiena eraikitzen ari zen. Euskal herriaren hegoaldean, Nafarroan, Kaparroso izeneko herri txiki batean. Toki diskretu batean dagoela esan daiteke,  bertan ez delako jende asko bizi beste edozein haritan bezala. Begiradetatik hurrun egon harren, behitegi hau erraldoia da, eta honek sortzen duen mugimendua ere. 

Fabrika honek, 59 hektareako eremua hartzen du, Bertan hamar nabeetan banaten dira behi guztiak, 7.200 behi inguru daudela uste da,  egunean behi bakoitza hiru aldiz jaisten dute, eta 432 000L esne eguneko lortzen dituztela kalkulatzen da. esne hau esnekiak egiteko erabiltzen da gehienbat, yogurtak, gaztak batidoak...

Izan ere, kezka handia dago. Fabrika mota honek kalte larriak eragiten ditu ingurumenean, eta manifestazio eta kexak agertzen ari dira fabrika honen aurka. Greenpeace eta udaletxekoek, beraten igarotzen den ibaian frogak egin dituzte, eta eskuratu dituzten emaitzak normalak ez direla diote, Nitratoa, baimenduta zegoen baina lau adlig gehiago eman du, eta sortzen ari den metanoarekin zer esanik ez.

Azkenik esan bahar da behitegi honek ehunka lanpostu sortu dituela, eta diru asko mugitzen duela, gutxienez urtero 30 langile gehiago bahar zaten dituzte, nabe berrak kontrolatzeko.

2021(e)ko maiatzaren 17(a), astelehena

Bitcoinaren erorketa

Bitcoina txanpon birtual bat da, beste edozein txanpon bezalako produktuak eta zerbitzuak erosteko erabiltzen da. Duela hilabte bat inguru bitcoin batek 65.000 dolar inguru balio zituen, orain 36.600 dolar inguru dago. 

 Badirudi beherakada horretan eragin duen faktore nagusia Elon Musk dela. Duela egun batzuk Teslak atzera egin zuen eta esan zuen haien autoak ezin zirela bitcoinarekin erosi, baina asteburu honetan ere esan dute enpresak duela hilabete bat eskuratutako bitcoinen zati bat salduko zuela. Kriptotxanpona ehuneko 15 jaitsi zen, 46.000 dolarrera hurbilduz, bere beherakada moteldu aurretik. Orain dela 4 egun gutxi gora behera, azken 24 orduetako beherakada % 11 ingurukoa izan zen. Musk-en iragarkiak gogor arrastatu dituen beste kripto-txanpon batzuk hauek dira: Ethereum (ETH), Binance Coin (BNC) eta XRP (XRP) izan dira, Cardano (ADA) dirudienez aurre egin dion bakarra da, % 4ko igoerarekin azken 24 orduetan.

Teslak 1.100 milio ditu bitcoinean eta bitcoinarekin inbertituta beste milio bat inguru du


Bitcoin: 6 preguntas para entender la más grande de las criptomonedas, cómo  funciona y por qué es peligrosa - BBC News Mundo



Urpeko Ekonomia



URETAKO EKONOMIA 


Uretako ekonomia  ogasunaren eta zerga agentziaren kontroletik ihes egiten duen edozein jarduera ekonomikoa da. Jakina, jarduera hori ez da zuzenean herrialde bateko BPGan sartzen. ... Ekonomia beltzak ustelkeriaren eta krimenen mundua ere barne hartzen du.


Orain adibide batzuk esango ditut honi buruzdeklaratu gabeko etxeko lana edo kontraturik gabe egindako lana dira. Legez kanpoko jarduera ekonomikoak urpeko ekonomiatzat jotzen dira. Adibidez: droga trafikoa, armak, prostituzioa eta hainbat gehio...

Espainian urpeko ekonomia geroz eta handiagoa da, urpeko ekonomia, urtero 270.000 milioi euro kostatzen zaion arazoa Espainiari.

Estatuak Sumeriako ekonomiagatik sartzeari uzten dion dirua 270.000 milioikoa da, BPGren% 25.


Desigualdad y economía sumergida - fusionasturias.com

Kirol femenino eta maskulinoen ezberdintasun ekonomikoak

 Gaur egun giarea biltzen eta entretenitzen dituen aktibitate handiena kirola del, bai praktikatzeko edo ikusteko, baina horren atzean ere negozio handia dago sortua. Zoritxarrez negozio honetan ere emakume eta gizonen harteko ezberdintasuna ere badago, batez ere soldatetan, adibidetzat, emakumezko futbolean gehien kobratzen duen jokalaria 400.000 euro kobratzen ditu urte bakoitzeko, ordea gizonetan 130 milioi eurokoa da soldata, gauza da hau ez dela esfortzuaren arabera ordaintzen den zerbait, biak esfortzu gauza berdina egin behar duteazkenean, gauza da berailen soldatak futbol taldearen ingresoen arabera doala, eta noski ere jokalari horren papera taldearen barruan. Ezberdintasun handia dago bertan ere, adibidez Bartzelonako futbol taldeak 165 milioi euro ingresatu zituen azkenengo tenporadan ingreso telebisiboetatik bakarrik eta talde bereko talde femeninoan ordea 3,7 milloi ingresatu dituzte ingreso guztiekin batera. Guzti hau covidareki ere aldatu da, lehen futbol zelaietara joan gintezkeen baina horain ez, honek ere diru sarrera handia sortzen zuen futbol taldeetan ordea emakumeen futbolean ez zen horren handia ez estadioa ez diru sarrerak. Honekin ez det justifikatu nahi emakumeak gutxiago kobratzea ondo dagoenik, besterik gabe onen arrazoia eta datuak eman nahi nituen.

Tubos Reunidoseko greba

Tubos Reunidos taldeko enpresa da PT. Egoera zailean dago Arabako hodigilea, pandemiak are gehiago okertu baitu haren aurreko egoera ahula. Bosgarren urtez jarraian, galerekin amaitu zuen 2020. urtea: 101,3 milioiko zuloa iaz, 2019an izandakoa halako bi. Horregatik, erreskatea eskatu dio Espainiako Gobernuari. Sindikatuak kexu dira Tubos Reunidosen kinka txarra argudiatu duela zuzendaritzak lan hitzarmenari buruzko negoziazioak ez hasteko. «Zuzendaritzak ez du esaten talde horren barruan Productos Tubularesek gaur egun bideragarritasuna eta etorkizuna duela».


Artikulu hau aukeratu dut azken aldian dirudielako krisi guztiak koronabirusaren herrua direla. Tubos Reunidoseko langileek greba egitea erabaki dute baina lehen haipatu dudan bezela, bost urte daramatza empresak galerak izaten. Seguruenik enpresak galerak izan ditu koronabirusaren gatik baina dagoen sektorean eta hiaz 101,3 milioiko zuloa izanik, ezin zaio errua bota koronabirusari. Nahiko lanpostu galdu dira urte onetan gaizki zijoazten enpresetan eta haskok koronabirusaq erabili dute aitzaki jakinik beraien enpresa ez zoala ongi, hortaz oso ondo iruditzen zait Tubos Unidoseko langileek egin duten greba.


ANDORRA ETA IMPOSTUAK

 


            ANDORRA ETA IMPOSTUAK

La UE y Andorra firman un acuerdo de transparencia fiscal | Compromiso  Empresarial


  gaur egun herrialde guztietan impostuak ordaindu behar dira.Finantza publikoetan laguntzeko Administrazioari ordaindu behar zaion diru kopurua dira impostuak,eta gauz askotarako balio dute adibidez janaria, osasuna eta hezkuntza ,horregatik ordaintzea oso garrantsitsua da.




 Españak dituen ehunekoak altuak dira autonomo entzat ,horregatik autonomo batzuk aukeratzen dute beste herrialde batzuetara joatea impostu gutxiago ordaintzeko adibidez andorra.Emen Espanian adibidez 100.000 euro irabazten badituzu autonomo bezala ,ordaindu badituzu %47 IRPF orduan gelditzen  zaizu 53.000 euro ordaintzeko zure gauzak ,Andorrarekin konparatuta  %10 IRPF eta gelditzen zaizu 90.000 euro.diferentzia handi bat dago.Hondorioz kantitate haundiak kobratzen dituzten autonomoak Espainaz kampo joaten dira adibidez youtuberrak.


Nere ustez Espainak egin behar duena ,impostuak jeitsi autonomoak ez joateko beste herrialde batera  eta espainan kotizatzeko ,eta iristen diren impostuak ondo aprobetsatu(ikaskuntza eta osasuntza publikoa) Horretarako gobernu on bat euki behar dugu .


Espero dut gustatu izana :)






2021(e)ko maiatzaren 16(a), igandea

(Estado Alarmaren bukaera ekonomian duenaren eragina)


 ESTADO DE ALARMAREN  ERAGINA EKONOMIAN


Duela urte bat birus bat agertu zen gure bizitzetan, erreperkusio handia izan zuen  eta "estado de alarma" batean sartu ginen restrikzio askorekin, gure eskubideak murriztuz.

"Estado de alarman" neurri asko hartu ziren, adibidez: ostalaritza ixtea, "toque de queda" jartzea, mugikortasuna, hainbat festa eta ebento asko ezin ospatzea.

Guzti horrek eragin handia izan zuen ekonomiarengan, jende asko lan gabe geratu zen, beste batzuk lan murrizketa...askok arazoak izan zituzten ordurarte arazorik gabe ordaintzen zituzten gastuak ordaintzeko, guzti horrek ekonomia geldi arazi zuen. 

Orain maiatzaren 9-tik ez dago "estado de alarma"-rik beraz nahiz eta oraindik murrizketaren bat egon (tabernen mahaietan lau pertsona baino gehio ezin elkartu,...) jendea herri batetik bestera joan daiteke, kalean nahi duen ordu arte egon daiteke, ... guzti honek ekonomia aktibatzen du. Covid-a baino lehen jendea askoz gehiago ateratzen zen, herri batetik bestera zihoan, gehiago gastatzen zuen herritako komertzioetan, zerbitzuetan, tabernetan... eta bapatean guztia gelditu zen, ekonomia ere gelditu zen eta orain berriro bueltatzen ari gara normalitatera pixkanaka pixkanaka baina kostatuko du.

Adibide bezala, Gipuzkoako errepideetako trafikoa %50 igo da mugikortasuna dagoenetik, bidaiatzeko erreserbak handitu dira,...


Cargas policiales en Bilbao contra las aglomeraciones en plena pandemia  antes de la final de la Copa del Rey

Impostuen Garrantzia

 IMPOSTUEN GARRANTZIA

Zein da impostuen garrantzia?

Horain dela Denbora bat oso mediatikoa egin zen Andorrara joaten diren Youtuberren kasua, gaur ez det kasu honetaz hitz egingo, baiz¡k eta zer eragin dituen impostuak beste toki batean ordaintzeak edo ez ordaintzeak.

Lehendabizi argi izan behar degu zer diran impostuak, gaientikan esanda impostuak dira zuk gobernuari ematen diozun diru bat geri gibernuak pertsoba guztientzarako zerbitzuak eskaintzeko, hau da, osasun publikoa, ikastola eta unibertsitate publikoa etab. Zuk ordaindu behar duzun dirua zure ingresuen arabera doa, gero eta diru gehiago irabazten zoazenean gero eta gehiago ordaindu behar dezu, limitea zure ingretsuen %48an dago.

Horain hau argi dagoela hitz egin behar dugu bakoitzean duen eraginean, egia da inpostuak ez baldin bagenituzke ordaindu behar diru gehiago izango genuen, eta paperean hau oso arakargarria da, hau da zuri esaten badizute "hilero izango duzu X diru gehiago" normala da hori nahi izatea, baina gero errealitatean askoz ere diru gehiago gastatuko zenuen, hau da sanitate pribatu bat ordaindu beharko zenuen, ikastola pribatuak, eta zerbitzu publiko guztiak ordaindu beharko zenituen, beraz azkenean seguruenik impostuetan gastatzen dezuena baino gehiago ordaintzen bukatuko zenuen beraz impostuak ordaintzea oso positiboa da, ez bakarrik zuretzat baizik eta jende guztiarentzako.
La renta financiera y el impuesto a las ganancias | Aduana News

Restrikzioen bukaera

 RESTRIKZIOEN BUKAERA

Nola eragingo du ekonomian?


Horain dela aste bat Covid 19arekin gobernuak jarri zituen restrikzioak kendu egin zituzten, honek ekonomian kriston eragin handia du, hau da, Covidarekin jarri zirenn restrikzioek ekonomia pila bat moteldu zuten, jendea ez baizen kalera ateratzen hain beste, eta negozio asko itsita egotera behartuta izan baiziren, horrez gain jende askok beraien lan postuak galdu egin zituzten eta enpresa askok betirako itsi behar izan dute.

Izan ere ekonomiak restrikzioen faltarekin oso aktibazio handia jasoko du, lehendabizi daukagu horain jendea ez dela etxean egon behar ordu zehatz batean, honek eragingo du jendeak denbora luzeagoz egongo dela gauzak kontsumitzen eta erosten, ere bai daukagu horain ez dagoela pertsona limite bat kalean ibiltzeko, beraz pertsona gehiago egongo dira kalean, eta orduan bezero gehiago egongo dira.

Honek ekarriko du egoera ekonomikoan hobekuntza notorio bat, egia da agian ez dela aukera hoberena pandemiarengatik, baino argi dago oso egoera ona dela gure ekonomiarako eta honen hobekuntzarako
Graph line: up and down 1 | Free stock photos - Rgbstock - Free stock  images | COBRASoft | January - 12 - 2010 (606)

GASOLINAREN PREZIOA

Aste honetan, berunik gabeko 95 gasolina litroaren prezioa % 7,4 garestitu da. Gasolioari dagokionez, 1,35 eurora iritsi da, eta 1,36 euroan dago inoizko prezio garestiena. Datuak aztertuta  iaz baino % 9,5 gehiago balio du.  2010ean batez beste izan duen bigarren prezio garestiena da.

Batez besteko prezioa 1,478 euro da Hego Euskal Herrian,  beste hainbeste gertatu da  gasolioarekin ere: litroaren prezioa 1,306 eurotik 1,392ra igo da; urtebetean, %11,41. Ipar Euskal Herrian gasolina litroa 1,66 euroan dago eta gasolioa, 1,46an, urtebetean %8,9 igo da.

Erregaiaren prezioa igotzearen arrazoia Iranen inguruan sortu diren tentsioengatik eta Europar Batasuneko estatuei petrolioaren hornidura etengo diela mehatxu egin duelako izan da. Gainera, gehiago garestituko dira BEZa igo egingo delako. 

Prezio gorakada hori Europan erreferentzia den Brent upelaren prezioa garestitzearekin batera izan da, horren kotizazioa 83,65 dolarretik 87,27ra igo baita azken aste honetan.           Espainian zergak gaineratu aurretik erregaiek dituzten prezioak Europar Batasunean baino garestiagoak dira.



Erregaiak inoiz baino gehiago garestituko ditu BEZaren igoerak | Ekonomia | Berria

2021(e)ko maiatzaren 15(a), larunbata

Bitcoinen balioa % 20 erori da Teslak ordaintzeko metodo gisa onartzeari utzi ostean

Elon Musk-ek ibilgailu elektrikoen konpainian BITCOINA autoak erosi eta ordaintzeko metodo gisa onartzeari utziko dio, ingurumenean duen eragina duela eta.


AEBko bezeroei aukera hori zabaldu eta 50 egunera hartu dute erabakia. Ondorioz kriptodirak , %20 inguru egin du behera eta horren prezioa 50900 dolarretara jetsi da.


Kriptodiruak ekoizteko energia-kontsumoak gora egin du azken urteotan. Cambridgeko Unibertsitateko Finantza Alternatiboen Zentroaren azterketa baten arabera, Bitcoinekin bakarrik gastua Finlandia, Suitza edo Argentinakoa baino handiagoa da.


Bitcoinak

Teslak 1.000 milioi euro baino gehiago ditu bitcoinetan, 1.250 milioi inbertitu eta posizio horren % 10 saldu ostean "likidezia frogatzeko". Oraingoz konpainiak esan du ez duela bitcoin bakar bat gastatuko. Transakzio bakoitzeko bitcoin energiaren %1a baino gutxiago erabiltzen da eta beste kriptodiru batzuk ere baliatzen saiatzen ari dira empresakoak. 



















BAKUNAK ESPAINIAN

Lehen bakuna jarri zenetik (abenduaren 14a) orain artera 670 millioi pertsona bakunatu dira. 


Bakuna famatuenak hauek dira: Astrazeneka, Pfizer, Moderna eta Janssen. Bakuna batzuekin zailtasun batzuk eduki dituzte: Pfizer ekin efektu sekundario txikiak, dituela efektu sekundario txikiak: Mina inyektatutako lekuan, nekatua egotea, buruko mina, hotzikarak, muskuluetako mina, sukarra eta artikuluetan mina. Astrazenekaren efektu sekundarioak hauek dira: trombo batzuk leku gutxi oihoetan, adibidez abdominaletan, edo arterietan. Efektu hauek agertzen dira lehen 14 eguneta. Modernaren efektu sekundarioak hauek dira: Nekatua egotea, buruko mina edukitzea, muskuletako mina edukitzea, sukarra edukitzea etab...


Espainian eduki dituzten problemak hainbat izan dira. Ondoren, ez zutela Lehenengo ez zituztela erosi, gero, ez zituztela jartzen erosten zituzten %100 jartzen zituzten %75-a. Ondoren, ez zietela ematen europar batasuenkoek dirua, eta problema gehiago...




ZURE ARROPA UME ESKLABOENGATIK JOSITA BALEGO?

 

ZURE ARROPA UME ESKLABOENGATIK JOSITA BALEGO?

 

Askok ezkutatu nahi dute, baina ez da sekretu bat denek dakiguelako ehungintzako enpresak gizakiak esplotatzen dituela.  Alde batetik pentsatu dezakezu ezinezkoa dela eta nola gizakia izan daitekeen horrelako maltzurra beste gizakiekin baina hau ez da gizakiaren artean gertatu den horrelako gauza bakarra, esplotazioak beste sektore batzuetan ere gertatzen dira. Baina ohikoena ehungintza sektorean gertatutakoak dira. Horrelakoak normalean beste herrialdeetan gertatzen dira “hirugarren munduko” herrialdetan, baina Espainiako enpresek, estrategia hori erabiltzen dute, egia da Espainian ere esplotazioa gertatu eta gertatzen dela baina Konboian adibidez beste maila batean gertatzen da.

Espainiako hainbat enpresek beste herrialdeetan enpresak sortzen dituzte eta enpresa horietan pertsona asko dituzte lan baldintza oso txarretan eta diru kantitate oso txiki baten-gatik lanena. Espainian hainbat enpresa handiek hori egiten dute, adibidez; Zara, marka hain famatu honek teknika hau erabiltzen du. Hari horretatik jarraituz, hori egiten duten gehienak talde berekoak zirela: Inditex, Amancio Ortegaren ehungintza taldea.

Orain seguruenik zure buruari galdetzen ari zara  nik pertsona esplotatuak egineko arropa erosten ari naiz? Egia esanda seguruenik bai, marka famatuenek gehienak hori egiten dute adibidez; Primark, H&M, Zara, Stradivarius, Mango, Lefties, Bershka, Pull & Bear, Oysho,… Hori egiten dute beste herrialde batzuetan langileen baldintza minimoak eta eskubideak bermatzen ez direlako eta horrela berez egiten dutena ez da “ilegala”.

Hau guztia esan ondoren nire iritzia nahiko garbi gelditu dela espero dut eta gehien espero dudana da gizakiak benetan begiak irekitzea eta ikustea zer egiten dagoen, beste gizaki batzuen bizitzak suntsitzen orduak lan egiten oso gaizki ordainduak. Mesedez utzi besteei gaizki tratatzeari bakarrik dirua lortzeko, MESEDEZ!

Sobietar Batasuneko ekonomia

 Sobietar Batasuneko ekonomia

Sobietar Batasuneko ekonomia eta bere sistema ekonomikoa estatuek produkzio-baliabideen jabetzan oinarritzen ziren, teoria marxista-leninista orokorraren barruan.


Estatuak, sobietarren sarean oinarrituta, Sobietar ekonomiaren planifikazio eta kontrol globala zehaztu zuen modu zentralizatuan, biztanleriaren oinarrizko beharrak asetzeko helburuarekin. Plangintza organo gorena Plangintza Ministerioa zen, Gosplán izenarekin ezaguna. Etorkizuneko garapena zehazteko prozesuan, SESBko Ministroen Kontseiluaren eta errepublika federatuetako Gosplanen zuzentarauak jaso zituen, plana prestatu eta Sobietar Gorenari aurkeztu ondoren onartu zuen.


Bere lehen urteetan, Lehen Mundu Gerraren eta Errusiako Gerra Zibilaren ondorioek herrialde berria ekonomia mota berri bat hartzera behartu zuten, gerrako komunismo deiturikoa; Gerra zibila amaitu ondoren, Leninen gobernuak elementu sozialistak eta kapitalistak uztartzen zituen Politika Ekonomiko Berria (NEP) inposatu zuen, baina ez zen gai ekonomia sustatzeko eta berrezartzeko, beraz, 1928az geroztik Joseph Stalinekin Planak Quinquennial ezarri ziren 13.


Planifikazio programetatik Sobietar Batasunak garapen ekonomiko handiko aldia bizi izan zuen, Bigarren Mundu Gerran Alemania naziaren inbasioak labur eten zuena. Gerran garaipena lortu eta giza eta material galerak larriak izan ziren arren, Batasuna, Estatu Batuekin batera, superpotentzia bihurtu zen, ekonomikoa zein militarra, mugarri historiko handiak lortuz, hala nola lehen satelite artifiziala orbitan jartzea, lehenengo gizakia espaziora jaurtitzea eta mundu mailako eragin handia. Garai bikain honek 1965ean hasi zuen gainbehera, Nikita Khrusxeven agintaldiaren amaierarekin bat eginez. Gerra Hotzaren luzapena eta hark ezarri zuen arma lasterketa, akats estrategikoei eta atzerapen burokratikoei gehitu zitzaien, handik aurrera gatazkak motibatu eta mugimendu nazionalista eta independentistak loratu zituen moteltze ekonomiko progresiboa ekarri zuen. kapitalismora pixkanaka itzultzea, azkenean Sobietar Batasuna desagertu egin zuten 1991


Austriako Motxila

 Austriako Motxila

Austriako motxila da Enpresek langilearen izenean hilabetez hilabete kotizatzen duten funtsa da eta hori berreskura daiteke, kontratua kargugabetzen badu edo kontratua eteten duenean edo erretiroa hartzerakoan.

Espainiako Bankuak bere Urteko Txostenean proposatu du kontratu iraunkorren eta aldi baterako kontratuengatiko desberdintasunak ordaintzea Austriako motxila izenekoarekin, Espainiak jasoko dituen Europako funtsen zati batekin finantzatuz.

Begiralearen ustez, enpresek plantilla murriztu behar dutenean behin-behineko langileak aukeratu ohi dituzte langile finkoen ordez, nahiz eta produktibitate maila bera izan, baita kalte-ordaina kaleratzean soilik jaso daitezkeela ere. langileen mugikortasuna mugatzen du, beren kargua borondatez uzten dutenek galdutako eskubidea baita.

Hori dela eta, erakundeak lan bizitza osoan banakako funts bat pilatzea proposatzen da.

Austriako motxilak izen hori jasotzen du, 2002an Austriak erreforma bat sartu baitzuen kaleratze-kostuen sisteman, langileei enpresen kalte-ordainak ordezkatzea hilero enpresek langile bakoitzaren izenean kontu bati ekarpena egiten dioten sistema bihurtzea. bere soldataren ehuneko jakin baten baliokidea.

Zergatik proposatzen du Espainiako Bankuak?

Diseinuaren arabera, motxila Espainiako ekonomiari eragiten dion gaitz baten erremedioa izan liteke: gehiegizko denborazkoa. Kaleratzearen zati bat dagoeneko kontabilizatuta dagoenean eta kaleratzearen zati bat soilik ordaindu behar izateagatik, orduan enpresak behin-behinekoa edo kontratatu berria mantentzea erabaki dezake, behin betiko zaharraren ordez. Bikoiztasunarekin apurtzen lagunduko luke eta enpresariak langilerik emankorrena mantendu lezake, eta ez, besterik gabe, kaleratzea garestiagoa dela uste duena. "Kaleratzearen babesa behin betiko eta aldi baterakoen artean banatu eta orekatzen duen sistema da, azken horien babesa areagotuz, gazteak eta diru sarrera baxuko langileak izaten baitira. Gainera, borondatezko mugikortasun handiagoa eta, beraz, ekonomiaren eraginkortasuna eta produktibitatearen alde egiten du ”, azaldu du Espainiako Bankuko ikerketa zerbitzuko zuzendari Óscar Arcek. Erakundeak defendatzen du ez dagoela enpresek xahutzen duten dirua murriztea ahulenen alde egiten duen birbanaketa baizik. Kongresuan egindako agerraldian, Pablo Hernández de Cos gobernadoreak parlamentariei neurriak hartzeko arriskua eskatu zien: "Ezin da izan hiru hamarkada lan merkatuan arazoekin eta ez dugula ezer egiten", esan zuen.

Zer beste abantaila ditu?

"Bere abantailen artean, lan mugikortasuna bultzatzen du", dio José Ignacio Conde-Ruiz Complutenseko irakasleak eta Calviño presidenteordetza ekonomikoko jakintsuen batzordeko adituetako batek. Espainian, adituen arabera, langileak enpresan egon ohi dira metatutako kalte-ordaina ez galtzeko. Hala ere, produktibitatearen galga jotzen da, izan ere, enpresei merkatuan dauden talentuak sinatzea zaila egiten zaie. Austriako eskemaren arabera aplikatuz gero, langileen lehiakortasuna areagotuko litzateke eta, azken finean, soldatak eta baldintzak hobetuko lirateke. Eta oso positiboa izango litzateke ekonomiaren produktibitaterako, langilea gehiago mugituko litzatekeelako, esperientzia horiek guztiak bilduz eta haien errendimendua hobetuz.





Perun bizi diren pertsonen %30-ak ezin ditu beren oinarrizko beharrak bete

     Datu berriek diotenez, Perun bizi den biztanleriaren %30 (3.330.000) ak ezin ditu bere oinarrizko beharrak bete. Honela esaten du Estatistika eta Informatika Institutu Nazionalak (INEI). Pandemiaren eraginaez pobrezia %10 bat gehiago handitu da, bertako jendeak hiriak uzten eta lurrak lantzen alkilerrak ordaindu behar ez izateko. Oraintxe bertan 10 milioi pobre daude Perun.






    Hau gertatzearen kausetako bat pandemiak eragin duen krisi ekonomikoaren okertzea. Honen ondorioz milioika 'olla' komun sortu dira herrialdean.

    Ideia bat egiteko, Liman dagoen familia batek 'olla' komun bat eramaten du non 53 familia gehiagok duten jateko. Familia bakoitzak 3 sol ordaindu behar ditu (0,80 dolar) beren janari razioa edukitzeko, baino batzuk ez dute hori ordaintzeko ere.




    Limako bizidunak izan ziren afektatuenak krisiaren jaitsiera honen gatik. Izan ere, bertan da oinarrizko beharrak bete ezin duten pertsonen inkrementu handiena eduki duena. 2019ko datuen arabera, pobrezia %14 tik %27 batera pasatu zen. Aldiz, 2020 an pobreziak Limako landa-biztanleriaren %45,7 bati afektatu dio, %4,9 hazierarekin aurreko urtearekiko. Hiri-biztanlerian berriz, %26  2019 an, %11ko hazierarekin 2020 an.

    "Denborak aurrera egin ahala, Limako 'olla' komun kopuruak gora egin du, gehienek urtebete dute dagoeneko, eta geroz eta eskaera gehiago iristen zaizkigu", adierazi du Gianina Melendez gizarte-langileak, 'Manos a la Olla' izeneko boluntario talde bateko kideak. Kolektiboak kalkulatu duenez, Limako 30 barrutitan 2.034 'olla' komun daude, eta horietatik 220.000 pertsona elikatzen dira.




    Hau guztia esanda, ikus daiteke, pandemiak, okertu bakarrik egin duela Peru-ko situazioa, milioika pobre gehiago sortzea eragiten, baina nire ustez, dirua ez denez desagertzen, geroz eta pobre gehiago badago eta erdi mahiak ez badu gehiago kobratzen, ondoriozta daiteke pandemiak, aberatsk aberatsagoak egin dituela eta pobreak pobreagoak.

2021(e)ko maiatzaren 14(a), ostirala

DUTEN DIRUA BAINO GEHIAGO ITXURA EGITEA GUSTATZEN ZAION JENDEA

 DUTEN DIRUA BAINO GEHIAGO ITXURA EGITEA GUSTATZEN ZAION JENDEA

Ziur nago kasu guztietan ere ez zaigula gustatzen hau agertzea, baina itxura beste ezer baino gehiago axola zaien pertsonak badaude, beren lanaren soldatarekin bitxiak erosten dituztenak ere badaude, erlojuak bat erosten dituztenak eta gero zure etxearen alokairua ordaindu gabe kosta egiten zaizulako, orduan zergatik erosten dituzte gauza garestiak? Eta orduan zergatik ez duzu lehenengo zure alokairua ordaintzen eta soberan duzunarekin beste gauza batzuk erosten dituzu?

Personas especialistas en el arte de aparentar - Psicología Mens Sana

Hori dela eta, pentsatzen dut, eta ez dut ulertzen zergatik egiten duten hori; izan ere, batzuek uste dute beharrezkoa dela ikusaraztea diru asko duela benetan ez daukanean zergatik? Gizarteak ba al du zerikusirik? Beraiek al dira? Hori egitea gustoko ahal dute?

Alde batetik, iruditzen zait gizarteak zerikusi handia duela horretan, gizarteak uste baino eragin handiagoa duela, pertsona horiei esaten dietenean begira zer erosi dudan eta zenbat kostatu zaidan hori da zerbait erosteko eta garestia dela ikusarazteko beharra sentitzen duten unean. Hori esanagatik ere konturatuko balira, ez lukete ezer egingo beren etxearen alokairua ordaintzen jarraitzeko, edo, bestela, erloju garestiak edo beste edozein bitxi inezesario bezalako txorakeriak erosteari utziko liokete. Baliteke pertsona batzuek hori egin nahi izatea, baina inoiz ez dut ulertuko zergatik. Eta nire buruari galdetzen diot nola eragin diezaiekeen horrek ekonomikoki, ziur banago ezer ez dela ona.


POBREAK ETA ABERATSAK

 POBREAK ETA ABERATSAK

Covid 19rekin ikusi ahal izan dugu ekonomiak nola eragin duen herrialde txiroetan eta nola eragin duen herrialde aberatsetan, batzuen eta besteen arteko alde handiak ikusi ahal izan ditugu, baina denok dakigu, kobida iritsi aurretik, bien arteko aldeak oso handiak zirela, gaur egun gehiago ikus daitezke, baina herrialde txiroetako ekonomia nola zen kobidaren aurretik, lehen gutxiago axola zitzaigun eta orain gehiago axola zaigu. Zergatik?


Gaur egun, Burundi munduko herrialderik pobreena dela esaten da, biztanleko 230 pib euroko tasarekin. Herrialde batentzat, berriz, 230 euro oso gutxi da, Espainian, adibidez, biztanle bakoitzeko 26.430 euro irabazten ditu.


Burundi - Wikipedia, la enciclopedia libre

Burundiko eta Espainiako pib per capita artean halako aldea egotea penagarria iruditzen zait, kontuan hartuta Espainia ez dela munduko herrialderik aberatsena. Ez dut imajinatu ere egin nahi nola dauden gauzak han kobidearekin, segur aski ordainaraziko baitiete txertoa jartzeagatik, esaten ari gara ez diela ezertarako ematen, ez dituztela gauzak bertan gastatuko, baina, jakina, diru kopuru horrekin ez zintuzke Espainia bezalako herrialde batean bizitzeko emango, ez lizuke ezta hilero janari-erosketak egiteko ere emango, eta hori ez zait bidezkoa iruditzen hain diru gutxi izatea, eta batzuek hainbeste diru, eta ala ere diru gehiago nahi izatea.

Dinero De Burundi Un Fondo Foto de stock y más banco de imágenes de Billete  de banco - iStock

Ziur aski, ez da mundua amaituko, baina herrialde hori urte batzuk barru desager liteke, ez dutelako diru nahikorik; izan ere, 61,25 urteko heriotza-tasa da, ekonomiak hainbeste axola badigu, eta mundua nola doan, benetan laguntza behar duten herrialdeei ezin diegulako lagundu.



URLC-ak: 
https://datosmacro.expansion.com/paises/burundi

Kirurgia plastikoa

Kirurgia plastikoa


Gaur egun munduan itsura fisikoa ez da alde batera uzten den gauza bat. Garrantzia handia ematen zaio pertsona bat ze itsura daukan gauza ezberdinetarako. Gainera, gaur egun teknologia oso menpe daukagu eta bertan beste pertsonen itsura eta bizimodua ikus daiteke, baina gehienetan hori ez da errealitatea. Jendeak geroz eta diru gehiago gastatzen ari da beraien itsura aldatzen.

Cirugía facial – Camila Arenas

Influenzerrak jendearengan eragin asko daukate eta jendeak, beste pertsona ospetsua egiten duena kopiatu nahi du eta horregaitik azkeneko urteetan kirurgia estetikoa egiten duten jendearen tasa igo egin da, horrek ekonimian igoera bat ekartzen eta geroz eta leku estetiko gehiago irekitzen. Azkenaldian influenzer gehiago ikusi ditzakegu beraien sare sozialetan aldaketa estetikoak egiten kirurgia plastikoa erabiltzen edo beste teknikak. Gainera influenzer askoei enpresak ordaindu egiten diete beraien marka pratozinatzeko, eta horrek beraien jarraitzaleak kirurgia gehiago egitea bultzatzen.

Beste arazo oso larri bat influenzerrekin lotuta da. Ez dutela soilik kirurgia plastikoa patrozinatzen geroz eta jende gehaigo ikusi daiteke aplikazioetan krema, pomada, botika ezberdinak patrozinatzen. Horrek jendeak medikuari galdetu gabe erostea eragiten du eta osasunaren aldetik arazoak ekar ditzake, pertsona bakoitzak modu batekoa delako eta ez dielako guztiei berdin afektatzen. Baina ekonimia aldetik, produktu bat modan jartzean sare sozialetan milaika pertsona produktu hori erosiko dutelako eta ekonomia gora egiten du.

Duela urte batzuk kirurgia estetikoa soilik pertsona ospetsuak ordain zezaketen zerbait zen, baina gaur egun hori aldatu egin da. Espainian 2.500€tik dago otoplastia bat egiteko, eta 10.000€-ra aurpegiko garbiketa. Pertsonak geroz eta aldaketa gehiago egiten dituzte eta mundu mailan 2006an soilik 9.000 milioi dolar baino irabazia egon zen.

Honako hauek dira jendeak gehien demandatzen dituen kirurjiak:
    -Handitze mamoplastia. 4.000 eta 10.000€ artean.
    -Murrizketa mamolastia. 4.000€tik gora.
    -Mastopexia. 5.000€tik gora.
    -Liposukzioa.  Sabelean 2.000€-tik 6.000€-tara. Besoak eta aldakak 1.000€-tik 5.000€-tara.
    -Erinoplastia. 5.000€-tik gora.
    -Ginekomastia.4.000€tik gora.

Hau ikusita esan dezakegu, kirurgia gaur egun bizi-bizian dagoen zerbait dela eta plastikoa geroz eta negozio errentagarriagoa dela. Jende askok bere itsura fisikoa aldatu nahi du eta ekonomia horren aldetik gora egingo du.

https://www.economiadehoy.es/cirugia-estetica-un-negocio-mas-que-rentable

Bitcoinen balioa % 20 erori da Teslak ordaintzeko metodo gisa onartzeari utzi ostean

 

 

BITCOINEN BALIOA % 20 ERORI DA TESLAK ORDAINTZEKO METODO GISA ONARTZEARI UTZI OSTEAN 
 

AEBko bezeroei aukera hori zabaldu eta 50 egunera hartu dute erabakia. Ondorioz, kriptodiruak % 20 inguru egin du behera eta horren prezioa 50.900 dolarrera jaitsi da, Coindesk kriptodiruei buruzko webgunearen arabera.

Elon Muskek Twitter sare sozialean eman du albistearen berri. "Meatzaritzarako eta bitcoin salerosketetarako erregai fosilak gero eta gehiago erabiltzeak kezkatzen gaitu, ikatzak, bereziki, beste edozein erregaik baino emisio txarragoak baititu", azaldu du. Hala ere, Muskek ez die ateak itxi kriptodiruei, eta "maila askotan ideia ona" dela esan du, "etorkizun oparoa duela uste dugu, baina horrek ezin dio ingurumenari kostu handirik eragin".

Kriptodiruak ekoizteko energia-kontsumoak gora egin du azken urteotan. Cambridgeko Unibertsitateko Finantza Alternatiboen Zentroaren azterketa baten arabera, Bitcoinekin bakarrik gastua Finlandia, Suitza edo Argentinakoa baino handiagoa da. 

¿Quedan motivos para el optimismo en el bitcoin entre Elon Musk y futuras  caídas? - Bolsamania.com

 

https://www.eitb.eus/eu/albisteak/ekonomia/osoa/8047887/bitcoinen-balioa-20-erori-da/

2021(e)ko maiatzaren 13(a), osteguna

Burtsan egiten ditugun inbertsioak


BURTSAN INBERTITZEAREN ALDE ONAK ETA TXARRAK


         Dakigun bezala, burtsan inbertitzeak onurak ekarri ditzazke, baina, baita ere kalteak ekarri ditzazke. Gaurkoan hortaz hitz egingo dut, jendeak egindako inbertsio handiak ikusiko ditugu eta jaso dutena ea ona edo txarra izan den ikusiko dugu.


    Lehenengo Bitcoin-ari buruz hitz egingo dugu 2015-ean bitcoina 200euro kostatzen zituen eta oraintxe bere balioa 42.000 eurokoa da, ikusi daitekeen bezalakriston gorakada eduki du azkeneko urteetan, beraz, 200 euro gatik erosi zutenak oraintxe seguruenik multimolionarioak dira. Baina gorakada eduki dezakeen bezala, baita ere beherakada bat izan dezake eta horren adibide Banco Sabadell izan daiteke, Coronavirusaren kontu honekin bere akzioak %56 jaitsi egin dira. Ikusi daitekeen bezala, detalle txiki batek burtsa osoa aldatu dezake, Coronavirusaren erruz %65 pertsonak bere inbertsioari ez diete onurarik atera eta beraien akzioak saldu nahian aurkitzen dira.

Bitcoina bezla, baita ere tesla aurkitu dezakegu, Tesla bere akzioak %110-an igo ditu bere akzioak, ez ditu hainbesteko gorakada eduki bitcoin bezala baina baita ere oso nabargarria da eduki duen gorakada.