2021(e)ko maiatzaren 15(a), larunbata

Bitcoinen balioa % 20 erori da Teslak ordaintzeko metodo gisa onartzeari utzi ostean

Elon Musk-ek ibilgailu elektrikoen konpainian BITCOINA autoak erosi eta ordaintzeko metodo gisa onartzeari utziko dio, ingurumenean duen eragina duela eta.


AEBko bezeroei aukera hori zabaldu eta 50 egunera hartu dute erabakia. Ondorioz kriptodirak , %20 inguru egin du behera eta horren prezioa 50900 dolarretara jetsi da.


Kriptodiruak ekoizteko energia-kontsumoak gora egin du azken urteotan. Cambridgeko Unibertsitateko Finantza Alternatiboen Zentroaren azterketa baten arabera, Bitcoinekin bakarrik gastua Finlandia, Suitza edo Argentinakoa baino handiagoa da.


Bitcoinak

Teslak 1.000 milioi euro baino gehiago ditu bitcoinetan, 1.250 milioi inbertitu eta posizio horren % 10 saldu ostean "likidezia frogatzeko". Oraingoz konpainiak esan du ez duela bitcoin bakar bat gastatuko. Transakzio bakoitzeko bitcoin energiaren %1a baino gutxiago erabiltzen da eta beste kriptodiru batzuk ere baliatzen saiatzen ari dira empresakoak. 



















iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.