Kirurgia plastikoa
Gaur egun munduan itsura fisikoa ez da alde batera uzten den gauza bat. Garrantzia handia ematen zaio pertsona bat ze itsura daukan gauza ezberdinetarako. Gainera, gaur egun teknologia oso menpe daukagu eta bertan beste pertsonen itsura eta bizimodua ikus daiteke, baina gehienetan hori ez da errealitatea. Jendeak geroz eta diru gehiago gastatzen ari da beraien itsura aldatzen.
Influenzerrak jendearengan eragin asko daukate eta jendeak, beste pertsona ospetsua egiten duena kopiatu nahi du eta horregaitik azkeneko urteetan kirurgia estetikoa egiten duten jendearen tasa igo egin da, horrek ekonimian igoera bat ekartzen eta geroz eta leku estetiko gehiago irekitzen. Azkenaldian influenzer gehiago ikusi ditzakegu beraien sare sozialetan aldaketa estetikoak egiten kirurgia plastikoa erabiltzen edo beste teknikak. Gainera influenzer askoei enpresak ordaindu egiten diete beraien marka pratozinatzeko, eta horrek beraien jarraitzaleak kirurgia gehiago egitea bultzatzen.
Beste arazo oso larri bat influenzerrekin lotuta da. Ez dutela soilik kirurgia plastikoa patrozinatzen geroz eta jende gehaigo ikusi daiteke aplikazioetan krema, pomada, botika ezberdinak patrozinatzen. Horrek jendeak medikuari galdetu gabe erostea eragiten du eta osasunaren aldetik arazoak ekar ditzake, pertsona bakoitzak modu batekoa delako eta ez dielako guztiei berdin afektatzen. Baina ekonimia aldetik, produktu bat modan jartzean sare sozialetan milaika pertsona produktu hori erosiko dutelako eta ekonomia gora egiten du.
Duela urte batzuk kirurgia estetikoa soilik pertsona ospetsuak ordain zezaketen zerbait zen, baina gaur egun hori aldatu egin da. Espainian 2.500€tik dago otoplastia bat egiteko, eta 10.000€-ra aurpegiko garbiketa. Pertsonak geroz eta aldaketa gehiago egiten dituzte eta mundu mailan 2006an soilik 9.000 milioi dolar baino irabazia egon zen.
Honako hauek dira jendeak gehien demandatzen dituen kirurjiak:
-Handitze mamoplastia. 4.000 eta 10.000€ artean.
-Murrizketa mamolastia. 4.000€tik gora.
-Mastopexia. 5.000€tik gora.
-Liposukzioa. Sabelean 2.000€-tik 6.000€-tara. Besoak eta aldakak 1.000€-tik 5.000€-tara.
-Erinoplastia. 5.000€-tik gora.
-Ginekomastia.4.000€tik gora.
Hau ikusita esan dezakegu, kirurgia gaur egun bizi-bizian dagoen zerbait dela eta plastikoa geroz eta negozio errentagarriagoa dela. Jende askok bere itsura fisikoa aldatu nahi du eta ekonomia horren aldetik gora egingo du.
https://www.economiadehoy.es/cirugia-estetica-un-negocio-mas-que-rentable
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.