2021(e)ko maiatzaren 14(a), ostirala

Bitcoinen balioa % 20 erori da Teslak ordaintzeko metodo gisa onartzeari utzi ostean

 

 

BITCOINEN BALIOA % 20 ERORI DA TESLAK ORDAINTZEKO METODO GISA ONARTZEARI UTZI OSTEAN 
 

AEBko bezeroei aukera hori zabaldu eta 50 egunera hartu dute erabakia. Ondorioz, kriptodiruak % 20 inguru egin du behera eta horren prezioa 50.900 dolarrera jaitsi da, Coindesk kriptodiruei buruzko webgunearen arabera.

Elon Muskek Twitter sare sozialean eman du albistearen berri. "Meatzaritzarako eta bitcoin salerosketetarako erregai fosilak gero eta gehiago erabiltzeak kezkatzen gaitu, ikatzak, bereziki, beste edozein erregaik baino emisio txarragoak baititu", azaldu du. Hala ere, Muskek ez die ateak itxi kriptodiruei, eta "maila askotan ideia ona" dela esan du, "etorkizun oparoa duela uste dugu, baina horrek ezin dio ingurumenari kostu handirik eragin".

Kriptodiruak ekoizteko energia-kontsumoak gora egin du azken urteotan. Cambridgeko Unibertsitateko Finantza Alternatiboen Zentroaren azterketa baten arabera, Bitcoinekin bakarrik gastua Finlandia, Suitza edo Argentinakoa baino handiagoa da. 

¿Quedan motivos para el optimismo en el bitcoin entre Elon Musk y futuras  caídas? - Bolsamania.com

 

https://www.eitb.eus/eu/albisteak/ekonomia/osoa/8047887/bitcoinen-balioa-20-erori-da/

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.