Duela hilabete bat gutxi gore behera gertatu zen Suez kanalaren blokeoa, hain zuzen ere Martxoak 23an. Kanalak Europa eta Asiako merkatua mugitzen duenez, ehunka itsasontzi egon ziren hamabost egunez geldirik ea zer gertatzen zen itsaroten. Ataskatutako itsasontzia, 400m luzeeraz zituen eta 59m zabaleraz, denboraldi txarra, ondar ekaitza eta marea aldakorren erruz, bista zailtasunak zituen gidariak diagonalean ataskatu zuen itsasontzia, ez aurrera ez atzera geratu ziren. Egun haietan 12-15 milioi euro artean galdu zirela baieztatzen dute hainbat egunkariek, BBC News, Berria, Los Angeles Times bezalakoak.
Bestalde Egiptok diru konpensazio bat eskatzen du, galdu duen diruarengaitik, eta ez duela diru guzti hori barkatuko esan du. Evergreen itsasontziaren jabeak Taiwaneko enpresa batekoak dira, eta 224.000 toneladako itsasontzia zeramaten, 25 tripulante Indiarren artean. Evergreen itsasontzia 2018. urtean eraiki zen, eta bidai hau Chinatik Rotterdamera eggten ari zen.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.