MODAREN SEKTOREA EKONOMIAN COVID-19 DELA ETA.
Egunero, ekonomiaren eragin handia da modaren eta goi joskintzaren munduak; izan ere, publizitatea, enpresak eta bestelakoak arduratu dira , garrantzitsuena gizartean islatzen dena dela, jendearen buruan sartzeaz.
Sektore batek ekonomian duen ekarpena, kasu honetan modaren sektorea, eta herrialde bateko barne produktu osoan pentsatzen dugunean, lehen urratsa, sektore hori ez dela merkatuko puntu bat ulertzea da, honen hazkundearen zati sendoa dela ulertzea baizik.
COVID-19 pandemia dela eta, denda, marka, lanpostu ... asko kaltetu ikusi dira. Murrizketen ondorioz; besteak beste, itxialdia, aforo murrizketa logikoak, krisi ekonomikoak eta langabeziaren hazkundeak erosketa egiteko modua aldatu dute. Moda markak, berriz, saldu gabeko salgaiez gainezka egon dira. Gainera, kontuan hartuta ICEXen arabera, Espainiako modaren esportazioak %15 jaitsi dira urte artean uztailetik aurrera.
Honek bere alderdi positiboak eta negatiboak izan ditu sektore honetan; alderdi negatiboak, adibidez, Estatu Batuetan , biltegi handi asko desagertzeko arriskuan egon dira eta daude, eta Alemania 172etatik dagoeneko 62 itxi dituzte . Honen ondorioz, jende asko lanik gabe gelditu egin da Baina, baita ere , egoera honek ondorio positiboak izan ditu , bezeroentzako gehien bat; orain, jende gehienak online bidez erosten du arropa, horrek bakoitzaren gastu laranjak (beharrezko gastu aldakorrak) jeistea dakar, kotxeren gasolina bezala, online erosteak , kotxea gutxiago erabiltzea esan nahi du eta ,beraz, gasolinan gutxiago gastatzea dakar. Baina, baita ere alderdi positiboak izan ditu merkatuak. Beren produktua ondo aukeratzen duten, eduki interesgarriak gehitzen dituzten eta erosketa esperientzia ona sortzen duten lineako denden diru-sarrerek gora egiten jarraitzen dute, mytheresa.com dendari gertatu zaion moduan, aurten bere salmentak% 20 handitu baitira.
Horren adibide gisa Gucci eta estiloko markak izan daitezke. COVID-19 dela eta , Gucci eta Yves Saint Laurent- en errentak beraka jaitsi dira 2020-ean. Gucci-ren fakturazioa 2019ko urtarrila eta abenduan 13.100,2-koa izan zen, 2020-ean , aldiz, 7.440,6-ekoa izan da lehengo urtean baino 5659,6 guxtiago eta Yves Saint Laurent-enak, berriz,% 14,9 jaitsi ziren, 1.744,4 milioi eurora arte. Bestalde , badira beste marka batzuk goraka joan direnak: Bottega Venetaren salmentak% 3,7 igo ziren, 1.210,3 milioi eurora iritsi ziren, eta gainerako markak 2.281,3 milioi eurora iritsi ziren,% 10,1 gutxiago.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.