ZURE ARROPA UME
ESKLABOENGATIK JOSITA BALEGO?
Askok ezkutatu nahi dute, baina ez da sekretu bat denek dakiguelako ehungintzako
enpresak gizakiak esplotatzen dituela.
Alde batetik pentsatu dezakezu ezinezkoa dela eta nola gizakia izan
daitekeen horrelako maltzurra beste gizakiekin baina hau ez da gizakiaren
artean gertatu den horrelako gauza bakarra, esplotazioak beste sektore
batzuetan ere gertatzen dira. Baina ohikoena ehungintza sektorean gertatutakoak
dira. Horrelakoak normalean beste herrialdeetan gertatzen dira “hirugarren
munduko” herrialdetan, baina Espainiako enpresek, estrategia hori erabiltzen
dute, egia da Espainian ere esplotazioa gertatu eta gertatzen dela baina Konboian
adibidez beste maila batean gertatzen da.
Espainiako hainbat enpresek beste herrialdeetan enpresak sortzen dituzte
eta enpresa horietan pertsona asko dituzte lan baldintza oso txarretan eta diru
kantitate oso txiki baten-gatik lanena. Espainian hainbat enpresa handiek hori
egiten dute, adibidez; Zara, marka hain famatu honek teknika hau erabiltzen du.
Hari horretatik jarraituz, hori egiten duten gehienak talde berekoak zirela:
Inditex, Amancio Ortegaren ehungintza taldea.
Orain seguruenik zure buruari galdetzen ari zara nik pertsona esplotatuak egineko arropa erosten ari naiz? Egia esanda seguruenik bai, marka famatuenek gehienak hori egiten dute adibidez; Primark, H&M, Zara, Stradivarius, Mango, Lefties, Bershka, Pull & Bear, Oysho,… Hori egiten dute beste herrialde batzuetan langileen baldintza minimoak eta eskubideak bermatzen ez direlako eta horrela berez egiten dutena ez da “ilegala”.
Hau guztia esan ondoren nire iritzia nahiko
garbi gelditu dela espero dut eta gehien espero dudana da gizakiak benetan
begiak irekitzea eta ikustea zer egiten dagoen, beste gizaki batzuen bizitzak
suntsitzen orduak lan egiten oso gaizki ordainduak. Mesedez utzi besteei gaizki
tratatzeari bakarrik dirua lortzeko, MESEDEZ!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.