2021(e)ko maiatzaren 18(a), asteartea

EUSKADIKO INDUSTRIA

EUSKADIKO INDUSTRIA


Hurrengo lerroetan gure lurraldean ekonomikoki indar haundien daukan sektoreari buruz hitz egingo dut, haiun zuzen ere, industria sektorea.

Sektore hau da, nere ustez, lan postu gehien eta lurraldeari aberastasuna ekartzen dion aktibitaterik garrantzitsuena.

Urte askotan zehar Euskal herriko industria Europa mailan garrantzitsuenetakoa izan da, beste merkatu askoren parekoa, Alemaniarra, Estatu batuarra,…. Gaur egun honek horrela jarraitzen du, nahiz eta merkatu hau asko aldatu da, orain dela urte batzuk presente ez zeuden herrialde ugari , batiz bat Asia kontineteko lurraldeak, edo Europar ekialdeko zenbait herrialde, indar askorekin sartu dira industriaren munduan, konpetentzia asko haundituz. Hasiera baten lurralde hauek Euskadiko eta lehen aipatutako potentzietik oso urrun zeuden kalitate mailan, baina ez prezio aldetik, hauek lan esku merkeak, gobernu laguntza haundiak,…. eraginda produktu merkeak eskeintzen bait zituzten, kasu oso adierazgarri bat Txinako industria maila da.

Txinako merkatua urte hauetan gehien hazi dena izan da, lehen aipatu dugun bezala, lan esku ugaria eta merkea izanda produktuaren prezioa hobetzea lortzen bait zuten, eta honi gobernuaren diru laguntza gehituta, lurraldea industri mailan lehen lerroan jartzea lortu zuen, agian bere inguruko lehena izan zen, baina berehala gehitu ziren indar askoko beste lurralde batzuk, Taiwan, Japon,…. Guzti hauek urteak pasa ala ez bakarri diru mailan baizik eta kalitatean ere, lehen mailako industriak bihurtu dira.

Estatu hauetan ekonomi sektore hau gehitzeak beste herrialde askotan jeistea eragin zuen, lantoki asko, esku lan merkea dela eta, herrialdez mugitu eta lehen aipatutako hauengana joan bait ziren beraien produktuak fabrikatzea.

Hau guztia jakinda, eta ze nolako lurraldeen aurka konpetitzen duen Euskal herriak, esan genezake ez dela inoiz erraza izan gure enpreseei hor mantetzea, eta hauetako askok, hango lurraldeetan lantokiak ireki dituzte, beren makinen prezioa hobetu ahal izateko.

Argi dago gure industriaren helburua ez dela beste haundi horien prezioak hobetzea , baizik eta beste lurralde horietan garatzen ez diren produktu eta makinak egitea, berrikuntza izan bait da beti Euskal industriaren ezaugarririk garrantzitsuena.

Irakurri dezuten bezala industria izan da urte askotan eta izaten jarraitzen du, Euskal Herriaren motorea. 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.