2021(e)ko irailaren 23(a), osteguna

Emakumeen eta gizonen arteko soldata arrakala urtean 7.200 eurokoa da Euskadin

https://www.eitb.eus/eu/albisteak/ekonomia/osoa/8315231/emakumeen-eta-gizonen-arteko-soldata-arrakala-urtean-7200-eurokoa-da-euskadin/


EMAKUMEEN ETA GIZONEN ARTEKO
SOLDATA ARRAKALA URTEAN 7.200 EUROKOA DA EUSKADIN

Bistan da, gaur egun gizonen eta emakumeen arteko aldea handia dela hainbat alderdietan eta hori tristea da. Egia da baita ere, zenbait aurrerapen egon direla eta gaur egun gizarteak ahal den justuen jokatzen duela biekin, baina asko aurreratzeko dago oraindik, adibidez, bien arteko soldataren diferentzian: 

Datuak gainetik ikusita, urteko batez besteko irabazien aldea Euskadin 7.213 eurokoa da gizon eta emakumeen soldataren artean. Zehazki, emakumearen euskal erakundeak argitaratutako azken datuak esaten digute, gizonek batez beste 31.790 euro irabazten dituztela urtean eta emakumeek aldiz, 24.757. 

Egiaztatu da baita ere, arrakala 1,5 puntu murriztu egin dela 2015 urtetik, baina oraindik aldea %22,6koa da. Lan batzuk konparatzen baditugu, soldata arrakala edo "grieta" handiena zerbitzuen sektorean dago (%21,8) eta jarraian, industria sektorean (%17,2).

Adibidez, Izaskun Landabiak, Emakundeko zuzendariak esaten du, gure gizartean emakumeen eta gizonen arteko desberdintasuna errepikatzen eta iraunarazten duen egiturazko arazo bat dela. Beraz, argi dago guztion ardura dela ekintza eta ideia horiek ezabatzen laguntzea. 

Guzti hau irakurrita, nire ustez, emakumeen eta gizonen arteko soldata arrakalak kausa bat baino gehiago du. Generoagatik kasu honetan, emakume izateagatik lan deskriminzazioa sortzen da, emakumeek parte hartze txikiagoa dute goi zuzendaritza postuetan, bizitza pertsonala eta profesionala uztartzeko politikarik ez dute eta beste horrenbeste. Beraz, uste dut, nire ikuspuntutik lan guztietako arauak desegin behar direla eta legearen aurrean berriak txertatu, non emakumeak gehiago baloratzen dira beren lan gaitasunagatik. 

Administrazioak baita ere konpromisoa hartu du eta orain arte osatutako neurrien artean hauek nabarmentzen dira gehien: sexuan oinarritutako soldata-diskriminazioak zuzentzeko ikuspenen kopurua handitzea, langileei sexuagatik soldata-diskriminazioak ez izateko eskubideari buruzko informazioa ematea, eta dudarik gabe, ikasketa tekniko eta teknologikoetan emakume gehiago sartzea.

Beraz, bat nator guztiz Emakundek islatzen duen konpromiso horrekin, Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailetan oinarritzen dena.



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.