2021(e)ko irailaren 24(a), ostirala

Gutxieneko soldata hamabost euro igotzea adostu dute Madrilen


GUTXIENEKO SOLDATA HAMABOST EURO IGOTZEA ADOSTU DUTE MADRILEN


Espainiako Lan Ministerioak CCOO eta UGT sindikatuen babesa lortu du, baina soilik 2021. urterako igoera hitzartu dute. Irailaren 1etik aurrera gutxieneko soldata gordina 965 eurokoa izango da. 



En qué comunidades se registran los sueldos más altos de España?


Azkenean CCOO eta UGT sindikatuen oniritzia jaso du SMI lanbide arteko gutxieneko soldata hamabost euro igotzeko Espainiako Gobernuaren asmoak, eta irailaren lehenetik aurrera, 965 eurokoa izango da SMI gordina. Sindikatuen akordioa lortzeko azken unera arte ibili da negoziatzen Madrilgo gobernua azken asteetan, bere kabuz har dezakeen neurriak behintzat langileen ordezkarien oniritzia izateko. 

Azkenean, CCOOk eta UGTk erabaki dute adostasunaren argazkia ematea Yolanda Diazi, baina ez da izan haien eskakizun nagusiak erdietsi dituztelako. Hasieran 25 euroko igoera eskatu zuten sindikatuek, eta, azkenerako, hamabost eurokoari oniritzia emateko prest zeuden; baina igoera xume hori onartzearen truke, gobernuaren konpromiso bat nahi zuen CCOOk: 2023. urte arteko gutxienekoaren igoeraren bide orria zehaztea.

Gomendio horrekin, 2023an gutxieneko soldatak 1.049 euroak iritsi beharko lituzke, eta sindikatuen ustez, aurretik, 2022. urtean, 1.000 euroen inguruan kokatu. Azkenean, soilik 2021erako igoera adostu zuten atzo arratsean, eta ondoren argitaratutako agiri bateratuan 2023an soldata 1.049 euroetara iristeko «konpromisoa» bakarrik aipatu zuten.


Hiztegia:

Sindikatuak: Sindikatu bat kideen interesak babesten dituen elkarte mota bat da. Adibidez: CCOO eta UGT.

SMI: Soldata Minimo Interprofesionala da.



https://www.berria.eus/paperekoa/1877/010/001/2021-09-17/gutxieneko-soldata-hamabost-euro-igotzea-adostu-dute-madrilen.htm


                                                                                      Xabier Martin eta Irune Lasa





iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.