2021(e)ko irailaren 20(a), astelehena

Eusko Jaurlaritzak 33 milioi jarriko ditu urtean 2024ra arte, etxeak birgaitzeko

    Eusko jaurlaritzak etxeak birgaitzeko diru laguntzak emango ditu, 33 milioi urte bakoitzeko 2024ra arte. Modu honetan, diru laguntza horiek jaso ditzaketen familia gehiagotara iritsi ahal izango dira. Laguntza hauek eraikinei berrikuntza energetikoak egiteko dira, adibidez etxeko lehioak aldatu beroa etxe barrenean hobeto mantentzeko; horrela, berogailuaren kontsumoa baxuagoa izango da. 


    Modu hontan Euskal Autonomia Erkidegoko etxebizitza-parkeari bezala egiten ohi diren kontserbazio-jarduerei aurre egin diezaiokete. 


    Hiru laguntza mota sortu dituzte, eta horien arabera diru-laguntza aldatzen da 1.900 eta 4.060 euro bitarte, obrak egiteko printzipioz urtebetez egongo dira laguntzak ematen dituztenetik. Lehenengo laguntza mota: Familia bakarreko etxeetako partikularrentzat, hau ere 20 urte baino gehiago dituzten etxebizitza-rentzat. Bigarrena: Eraikinetako elementu komunetarako obra komunitarioak egiteko, etxebizitza bakoitzeko 3.000 euro gutxienez. Azkenik hirugarrena: Obra globaletarako gordetako dirua.


    Eraikinek ezaugarri batzuk bete behar dituzte: 46,2 urte dituzten eraikinek lehentasuna izango dute alde batetik, eta efizentzia energetikoa, irrisgarritasuna edo bizigarritasunaren hobekuntzak sartzen dituzten eraikinen birgaitze integralak behar dituzten eraikinak bestetik.


    Bideratu egingo duten dirua irrisgarritasun-laguntzak hemateko da baita ere, baina, laguntza hauek 65 urtetik gora edo desgaitasun bat duten pertsonek jasoko dute.


    Nire iritziz, diru laguntza hauek oso baliagarriak dira, batez ere, modu honetan modu askoz organizatuagoan daramate nola heman diru laguntzak, zertarako, zer laguntza mota behar den kasu bakoitzean eta familia edo jende gehiagorengana iristen direlako sistema honen bitartez.


ESTEKA:

Eusko Jaurlaritzak 33 milioi jarriko ditu urtean 2024ra arte, etxebizitzak birgaitzeko

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.