Hasteko, CVC-ek diru asko inbertituko du ligan eta ligak urtean eskubide telebisiboei esker jasotzen duenaren %10-a jasoko du urtero CVC-ek 50 urtez. Hau da, CVC-ek ez du klubik erosi nahi edo horrelako ezerrik nahi. Egin nahi duen gauza bakarra eskubide telebisiboen % bat erosi klub guztiei lehenengo eta bigarren mailan. Ligak irabazten duen diru horrekin klubei prestamoak egiten joango da 40 urtez %0-ko interesekin. Adibidez, edozein klubek 50 millioi jasotzen baditu ligaren partetik etorkizunean ligari bueltatu beharko dizkio, lihak diru hori berriro erabili ahal izateko eta inbertsio gehiago jaso ahal izateko. CVC-ek ez du dirua utziko, beraz klubek ez diote ezer ez zor beharko.
Ligak akordua onartu du bai, baina, klubek ere onartu behar dute eta oraingoz klub guztiek baietz esan dute 4 izan ezik, Barça, Real Madrid, Athletic Club eta Real Oviedok ezetz esan diote akordu honi. Hortaz, 42 kluben ingresoak izan ordez CVC-ek, bakarrik 38 klubeko ingresoak izango ditu. Noski, klub horiek onartzen ez badute CVC-ek diru gutxiago irabaziko du, guztira %1,5 gutxiago, hau da, Bakarrik %8,5. Hainbesteko jaitsiera Barça eta Real Madriden erruz da, telebistan diru asko generatzen dutelako. Horren ondorioz, CVC-ek diru gutxiago jarriko du, hasierako akordua 2.700 millioi €-koa zen baina %1,5 galdu ondoren 600 millioi € gutxiago emango ditu, azkenko zifra 2100 millioi €-koa uzten. Oraingoz hor gelditu da gauza baina, edozein klub atera daiteke tratu ortatik oraindik ez delako hasi ere egin eta bai Barçak, Madridek, Athleticek eta Oviedok onartu dezakete eta tratuaren %a aldatu berriro ere.
Bigarren tratu berri honek printzipioz ez dio onartu duten klubei eragiten, diru berdina jasoko dute eta jasotzen duten %70a infrraestrukturetara eta digitalizaziora joan behar du, %15a deudaren bat ordaintzeko eta beste %15a limite salariala hobetzeko. Klubek sinatzen dute momentuan dagokien dirua jasoko dute, eta jokalariren bat inskribitu ahal izango dute behar badute. Barçak, Real Madridek, Athleticek eta Oviedok beraien dirua bilatu beharko dute. Onartuko balukete, Barçak 253 milioi euro eramngo ditu, Real Madridek 241 milioi euro, Atletico de Madridek 181 milioi euro eta sevillak 119 milioi euro. Diru gutxien jasoko duen kluba Elche izango da 10 milioi euro jasoz.
https://www.elmundo.es/deportes/futbol/2021/08/13/61155e00fc6c8355428b45f7.html
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.