2021(e)ko irailaren 23(a), osteguna

UTZI KOMERTZIO HANDIETAN EROSTEARI!


Ez duzu inoiz Zara-n erosi? Badakizu nora doan diru guzti hori? Eta nola produzitzen dituzten beraien produktuak? 

Askotan, kate handi hauetan erosten dugu, konziente izan gabe nori ematen ari garen gure dirua. Milaka euro gastatzen ditu familia bakoitzak urteetan zehar arropa denda handietan, eta askotan beharrik gabe izaten da. Ikusi duzu noizbait nerabe baten armarua? Arropaz gainezka egoten dira gehienak, eta bertako arropa ia guztia kate batean erositakoa izaten da. Zihur nago, zure armairua ere horrelako dendetan erositako arropaz beteta dagoela, eta seguruenik ez dakizkizu horrek dakartzan ondorioak. Adibide garbi bat Zara dendan gertatzen dena da. Denda honek dituen irabaziak bere jabeentzat dijoaz, pertsona multimilonarioak. Baina, pentsatu pixka bat honen inguruan: denda hauek, prezio oso baxuetan saltzen dute arropa, eta kopuru oso handietan. Nola dute jabeek horrenbeste diru? Erlazio arraroa... Hau, herrialde behartxuetako umeak esplotatzen dituztelako gertatzen da. Oso soldata baxuak dituzte, eta orduak eta orduak egiten dituzte lan. Oso lan baldintza txarrak dituzte, eta zuk denda hauetan erosten, guzti hori bultzaten duzu. Guzti hau, ez da bakarrik arropa dendetan gertatzen, baizik eta liburu denda, bitxi-denda edo supermerkatuetan ere.


Bestetik, komertzio handietan gastatzen dugun dirua Donostitik kanpo geratzen da. Hau da, ez da auzoan geratzen. Baina, adibidez, gros auzoko denda txiki batean erostean, diru hori bertan geratzen da. Horrek esan nahi du, denda horretako jabeak gero groseko beste denda batean erosiko duela. Horrela, gure inguruko dirua gehiago mugituko da. Hau, zure onean atera daiteke. Demagun, arraindegi bat daukazula eta auzoko jende guztiak zure dendan erosi ordez, Mercadonan erosten duela bere janaria. Zu bezero gabe geratuko zinake eta honekin batera pixkanaka-pixkanaka dirua galtzen joango zinake. Beraz, jarri pixka bat besteen lekuan, eta lagundu zure auzoko dendei!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.