Covid-19 dela eta, Espainiako Fnac dendek, galera izugarriak izan dituzte.
Denok dakigu Covid-19aren erruz enpresa askok galera oso garrantzitsuak izan dituztela, Fnac, frantziako maila handiko katea, horietako bat da. Espainiako denda fisikoak, martsotik ekainera itsita egon ziren konfinamendua dela eta, naiz eta denda online-a izan eta dirua irabazten jarraitu, galerak egon ziren. Konfinamendua amaitu bezain pronto dendak ireki zituzten, baina Covid-ari aurre egiteko murrizketekin, normalizaziora iritsi gabe. Hortaz aparte, denda hauetan lan egiten zuten langileen soldata ezin zen mantendu, orduan ERTE-an geratu ziren pertsona hauek, progresiboki joan ziren langile guzti hauek ERTE-tik ateratzen, baina ez denak batera, dendeetan edukiera betetzeko legeak bete behar zirelako. Gutxinaka, normaltasunera bueltatzen ari gara, eta ziur nago ez Fnac-ek bakarrik, baizik eta enpresa guztiek eskertuko dutela.
Pandemia aurretik Fnac-ek 1,8 miloi lortu zituzten, baina konfinamendua hasi zen momentutik bukatu zen momenturainoko denboran, 5,2 miloiko galerak izan zituzten. 341.7 milioi lortu zituzten, %9,5 gutxiago aurreko urtean baino. Egia da, %39,6 igo direla, denda onlinen esker, baina oraindikan milioi asko galdu dituzte azken urte terdi bi urtetan. Baina arazo guzti hauekin ere, Fnac-ek konfiantza dauka Espainan dituzten dendekin eta ziur daude, Covid-a amaitzean, diru asko aterako dutela, horregatik ez dituzte dendak itxi.
Beste alde batetik, argi dago azken hilabete/urteetan Globoren ospea handitu egin dela, Globok, jendeak eskatzen dituen produktuak erosten ditu eta 30 minututan gutxigorabehera, zuk eskatutako tokian dituzte, hau da jendeak gustoko duena, eta Fnac hortaz konturatu da, hau dela eta beraileekin lankidetza egitea adostu dute, 2020-ko galerak hain nabarmenak ez izateko.
https://elpais.com/economia/2021-09-15/la-fnac-sufre-la-pandemia-pero-apuesta-por-seguir-abriendo-tiendas-en-espana.html
https://murciadiario.com/art/30155/fnac-ficha-a-glovo-para-ampliar-su-canal-de-venta-online
https://www.eleconomista.es/empresas-finanzas/noticias/11347024/08/21/Fnac-crece-un-396-en-Espana-y-consolida-su-recuperacion-gracias-al-impulso-digital.html
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.