2021(e)ko irailaren 23(a), osteguna

MERKATU BELTZA

 Merkatu beltza legez kanpoko ondasunen, produktuen eta zerbitzuen salerosketa da, gaien prezioak edo saldu beharreko kopuruak estatuak adostuta duenean. Drogak eta su-armak saltzeri ere merkatu beltza deitzen zaio. Esaten denez, munduan gutxi gora behera 1900 milioi lan-postu finkatu ditu merkatu mota honek.

Estatuak produktu bati prezio altuegia jartzean gertatu daiteke: altuegia denez erosleak ez du erosi nahiko, beraz, merkatu beltzekoek prezioa jaisten diote produktuari eta horrela merkatu normalean baino etekin gehiago aterako du, badakielako erosleak produktu hori erosiko duela.

Merkatu beltza azaltzearen arrazoi handienetako batzuk krisia eta gerra dira. Esaterako 2. Mundu Gerran merkatu beltza azaldu zen. Gerrarako armak, garraioak eta guztia egiteko behar zuten materialalaren erabilpena asko handitu zen. Eta berdina gertatu zen lehergailuak egiteko behar ziren prduktu kimikoekin. Eskulana inoiz baino gehiago behar zen eta umeak, emakumeak eta adinekoak jarri zituzten lanean, imajinaezineko lanorduak egiten. Alemanian, elikagaien prezioa ikaragarri igotzen hasi zen 1921etik aurrera. Asteko 6 aldiz igotzen ziren. Hau da, egun batean ogiak «marco» bat balio bazuen hurrengo astean 6 marco eta horrela astero. 1923.urtearen erdialderako elikagaien prezioak 100aldiz handiagoak ziren eta urte horretako azarorako 1milioi eta 10milioi artean. Honen ondorioz, horrenbeste diru ezzuen jendea merkatu beltzean erosten hasi zen eta horrela biziraun zuten Hjalmar Horace Greeley Schachtek herrialdea egoera larri honetatik atera zuen arte bere ekonomia politikekin



INFORMAZIOA: Maria Martinez de Lecea, Siemens Gamesako auditorea



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.