2021(e)ko irailaren 20(a), astelehena

FUTBOLEKO MAILA DESBERDINEN ALDE EKONOMIKOAK

 Futbolari buruzko ezagutza mailen artean dagoen desberdintasunetatik dator: Lehen Mailatik Bigarren Mailara saltoa dago eta Bigarren A Mailatik Bigarren B Mailara salto handiagoa.  Lehen Maila eta 2.A Maila Ligak kudeatzen ditu eta hortik beherakoak Federazioak. Horren ondorioz, telebisten dirua, babesleena, soldata ikusgarriak, futbol-zelai handiak... horiek guztiak lehen bi mailetan geratzen dira. Kirol ikuspuntutik, ordea, jokalarien maila ez da horren desberdina, baina ekonomikoki alde handia dago maila batean edo bestean jokatu. Gero, futboleko izarrak daude, baina horiek beste galaxia batean bizi dira.

Bigarren Maila B jokalarien soldata normala 35.000€ urtekoa da, Bigarren Maila Ako jokalariena 77.000€-koa eta lehenengo mailakoen salario minimoa 155.000€ urtekoa da. Honek esan nahi du gehiegi dela Lehenengo mailakoek irabazten dutena beste mailekin komparatuta. Nire ustez lehenengo mailako jokalarien soldata jeitxi beharko zen.

Lehenengo mailakoen soldata, duela 6 denboraldi, urteko batez besteko soldata 2 milioi eta erdi euro gordinetan ezarri zen, 2018/19an 4 milioi euro baino pixka bat gehiago. Gainera, gutxieneko soldata 155 mila eurokoa da.

Bigarren Mailan, batez besteko soldata 155 mila eurotik 283 mila eurora igo da; gutxienekoa, berriz, 77 mila eurokoa da.

Hirugarren mailara jaisten bagara, berriz ere soldata desberdintasun handia aurkituko dugu taldearen arabera. Jokalari batzuek hilean 2.000 euro inguru kobratzen dituzte; klub apalagoetan aritzen direnek, berriz, ia doan kobratzen dute, edo bidaia-dietak bakarrik kobratzen dituzte. 

Honek esan nahi du maila bakoitzen alde ekonomikoak kriston desberdintasuna dutela, lehenengo mailakoek beste mailakoek baino askoz gehiago irabazten dute, hau da, bigarren mailako jokalari on batek lehenengo mailako suplente baten berdina irabazi dezake. Nik uste dut, hau gertatzen dela, lehenego maila jende pilobatek ikusten duelako eta munduan gauzarik famatuenetarikoa dela eta bigarren mailakopartidoak jende askoz gutxiago ikusten dutela.



https://es.quora.com/Cu%C3%A1nto-gana-o-cobra-un-jugador-de-f%C3%BAtbol-de-2B-en-Espa%C3%B1a

https://sueldospublicos.economiadigital.es/texto-diario/mostrar/554504/salario-minimo-futbolistas-primera-segunda-division




iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.