2016(e)ko irailaren 26(a), astelehena

Beharrei uko egitea

Ukaezina da, ezer ez dela dohainik. Gauzarik txikienak ere kostua daukala. Zerbait aukeratzean, beti, beste zerbaiti egiten diogu uko. Horri, aukera-kostua deritzo. Aukera horiek egitean gure beharrei behatzen diegu, izan ere, beti, munduko edonork izango ditu behar ezberdinak, munduko orok izango du ekonomia-eskasia, hau da, bere beharrak asetzeko nahikoa baliabide ez izatearen sentsazioa. Aipatu dudan bezalaxe, guztion beharrak ez dira berdinak, eta batzuentzat bizitzeko ezinbestekoa den zerbait besteontzat luxu bat besterik ez da. Baina, ondo banatzen al ditugu gure eguneroko bizitzan ditugun beharrak asetzeko behar ditugun baliabideak?

Vatikanoak, nahiz eta eremu ez oso handia izan, ikaragarrizko aberastasunak omen ditu. Dirudienez, munduko bigarren altxor handiena dago hor, Estatu Batuen atzetik. Hainbeste diru daukate, mundu osoko gosetearekin bi aldiz bukatzeko aukera egongo litzatekeela hango aberastasunak beste modu batean kudeatuz gero. Ondo aukeratzen ari ote gara? Vatikanoan luxuzko gauzak izateagatik, hirugarren munduko jendea gosez hiltzen ari ote da? Batzuek jatea bezain behar oinarrizkoa asetzeko baliabiderik ez dutenean, eliza katolikoak milioika euro irabazten ditu. Modu batean esateko, eliza  katolikoa gose direnei lapurtzen ari da?

Bestalde, Eisenhower politiko estatubatuarrak esan zuenez, “Ekoizten den pistola bakoitza, uretaratzen den ontzi bakoitza, jaurtitzen den kohete bakoitza, azken finean, gose egonik elikagaiak eman gabe uzten diren horiei lapurtzea da”. Ondo administratzen al ditugu gure baliabideak? Nire iritziz, ez genuke hainbeste luxuzko aberastasunik izan beharko badagoenean jendea ez daukana oinarrizkoena den beharra asetzeko ere baliabiderik, hain zuzen ere, jatea. Nahiz eta munduko aberatsenak ere beharrak izan, badaude behar mota ezberdinak, batzuk asetzen ez badituzu, ez dela ezer gertatzen, baina besteak ez asetzean, bizirautea zaila egiten dela.

2 iruzkin:

  1. Oso ondo dago, baino izan ere gauza batzuk aldatu beharko zenituzke adibidez, falta zaizun gauza bat da adibide gehiago jarri beharko zenituzkela baina oso ondo dago :)

    ErantzunEzabatu
  2. Etengabe gertatzen da bi aukeretatik, bati uko egiten diogula eta nik uste dut nahiz eta bat aukeratu besteak daukan zati baten nahiekin gelditzen gerala. Arrazoi duzu, baina adibide gehiago jarriko bazenitu oraindik hobeto egongo zela. Osondo dago alata guztiz ere, horrela jarraitu eta animo!

    ErantzunEzabatu

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.