2016(e)ko irailaren 13(a), asteartea

Kontzientzia astindu

Gaur irakurri dut, Educo.org weborrian, jangela-bekak direla eta, Espainian,  familien %13ak ez dutela nahiko adina diru-sarrera haien seme-alaben jangela ordaintzeko eta, etxean ere, ume-gazte horiek ez dutela behar moduko elikagairik jaten. Badirudi pobrezia azpigaraturiko herrialdeen kontua dela eta, gure ingurura begiratuz gero, ez dugula topatuko oinarrizko beharrak asetuko ez duenik … baina ez da hala, egon badaude, naiz eta gu ez kontziente izan.
Errazena beste aldera begiratzea da, ez baikaitu eroso sentiarazten mugikor berri bat edo arropa dotore bat erosi nahi izateak (beharra sentitzea) inguruan gose dauden umeak ditugula pentsatuz gero.  Hala ere, nahiz eta ez eroso sentitu, komenigarria da, noizean behin, horrelako gogoeta txiki batzuk egin eta, ondorioz, gure beharren listari errepaso bat ematea. Ez da ezinbestekoa eta argi dago munduko pobreziaren soluzioa ez dagoela gure esku, baina komenigarria da gure kontzientziei astindu bat ematea, noizbehinka.... ez dator gaizki. Ekonomiak bere desorekak ditu, bai, baina ez dezagun beste alde batera begiratu.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.