2019(e)ko martxoaren 14(a), osteguna

Aldaketa klimatikoa

Gaur egun dugun arazo handienetariko bat aldaketa klimatikoa da, eta horrek dakartzan hainbat ondorio kaltegarri gure ingururako. Ondorio horiek mota askotakoak izan daitezke; bai ingurumenean, bai gizartean eta baita ekonomian ere. Gaur ekonomian dituen eraginak aipatuko ditugu gehien bat.

Guztiok jakingo dugun bezala, aldaketa klimatikoa geldiarazteko gure egunerokoan burutzen ditugun hainbat ekintzetan ohitura batzuk aldatu egin behar dira. Adibidez, erosketak egitera joateko garaian, bertan plastikozko poltsa bat hartu beharrean, etxetik oihalezko potlsa bat hartzea. Baina teknologia berriei esker geroz eta baliabide gehiago ditugu ingurumenari horrenbesteko kaltea ez egiteko; kotxe elektrikoak bezala, edota orain gutxinaka jartzen ari diren autobus publiko elektrikoak. 

Arazoa dator horietako teknologia berriren bat erosterako garaian, produktu horiek oso prezio altua izaten dute, gutako gehiengoek gastatzeko aukerarik ez duguna. Gainera, gure gizartea asko kontsumitzen duen gizartea da, eten gabe ari da ekoizten eta kontsumitzen. Horrek geroz eta hondakin gehiengo sorrarazten du eta, ondorioz, ingurumena kaltetu.

Bibliografia:

https://byzness.elperiodico.com/es/noticias/sostenibles/20190306/documentales-economia-sostenible-7340043

https://byzness.elperiodico.com/es/noticias/entorno/20190305/dia-mundial-eficiencia-energetica-7337600

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.