2019(e)ko martxoaren 24(a), igandea

MARKA ZURIAK VS MARKA BANATZAILEAK

MARKA ZURIAK VS MARKA BANATZAILEA


Betidanik, jende gehiena, marka zuriak eta banatzaileak nahastu ditugu edo berdinak direla pentsatu dugu. Adibidez, "Eroski" marka aipatzean, jende gehiena, marka zuria dela esango du bi aldiz pentsatu gabe. Baina, gehienek esaten dutenez egia izan behar da? Edo gehienek pentsatzen dutena eta errealitatea ez dute zerikusirik? Marka zuria ez den markari, marka zuria esaten ahal diogu? Baina orduan nola deitzen dira marka zuriak ez diren marka hauek? Eta zer dira egitan marka zuriak? Galdera hauen erantzunak jakin nahi baldin badituzu, segi ezazu irakurtzen.


3 motatako markak

Merkatuan 3 motatako markak desberdindu ditzazkegu gaur egun. Lehendabizi, ezagunena enpresen berezko markak dira. Bigarren banatzaileenak eta azkenik marka zuriak.
Enpresen berezko marka ezagunena da. Enpresa berak sortutako hainbat produktuei berezko marka jartzea. Adibidez Oreo, Kaiku, Nike... Marka hauei, marka originalak direla esaten zaizkie. 
Beste bi marka motak jende gehienak nahasten ditugu. Alde batetik, marka banatzaileak daude eta bestalde marka zuriak. Jakin behar dugu bi marka hauek guztiz desberdinak direla, ez dira sinonimoak. Marka banatzaileak, guk marka zuriak deitzen diegu horiek dira. Hau da, supermerkatu bat berezko marka bat sortzen duenean, supermerkatuaren izenarekin adibidez "Eroski" (Eroskikoa) edo beste izen batekin "Hacendado" (Merkadonakoa). 
Beste aldetik marka zurietako produktuetan ez dago zein egin duenaren marka edo izenik. Hau da, arroz pakete batean adibidez, "Arroza txuria" jartzen du baina ez du zeinek egin duenaren informazioa jartzen, gehienez nun eginda dagoen. Marka zurietan, produktuaren izena, registro sanitarioa eta osagaiak daude, baina zeinek ekoitzi duen ez du jartzen. Hau da, marka zuria deitzen diogu, markarik gabeko produktuak direlako. 

Biak nahastea oker oso larri bat da. Eta pertsona asko egiten duten okerra da. Baina blogger hau irakurri eta gero, biak desberdintzeko gai izan beharko zintzakete.




Informazioa ekonomiako irakaslea irakatsitakoa da.



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.