2019(e)ko martxoaren 11(a), astelehena

SOLDATA DIFERENTZiAK EMAKUMEEN ETA GIZONEZKOEN ARTEAN

Gaur egun emakumeen eta gizonezkoen arteko desberdintasuna betikotzen duen faktoreetako bat, bi generoen arteko soldaten diferentzia dela salatu du Emakumearen Euskal Erakundeak. EAEn emakumeen eta gizonezkoen soldaten artean dagoen diferentzia 7000€ ingurukoa da gutxi gora bera. Diferentzia handienak zerbitzuen sektorean ematen dira (emakume gehien duen sektorean). Diskriminazio honen jatorria lan munduan ematen diren zereginetatik dator, emakumeei gizonezkoei baino lan postu eskasagoak ematen dizkiete, eta liderargora iristea eragozten diete, beraz gutxiago kobratzen dute.

Horretaz gain, kontuan hartu behar da emakumeak askotan malgutasun handiagoko lanpostuak aukeratzen dituztela, etxean eta familian dituzten eginbeharrak egin ahal izateko. Ondorioz, zatikako ordutegia duten lanpostuetan emakumeak dira nagusiki mundu osoan, zehazki, Euskal Autonomia Erkidegoan zatikako kontratua duten %85,3 emakumeak dira.

Emakumeen Euskal erakundeak bi generoen soldatetan berdintasuna egon dadin zerbait egin behar dela uste dute eta horretarako otsailaren 22an manifestazio bat antolatu dute.

emakumeen eta gizonen arteko soldaten desberdintasunak bilaketarekin bat datozen irudiakemakumeen eta gizonen arteko desberdintasunak bilaketarekin bat datozen irudiak

bibliografia: http://emakunde.blog.euskadi.eus/eu/2014/02/soldata-diferentziak-emakume-eta-gizonen-arteko-ezberdintasuna-betikotzen-du/

   

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.