2019(e)ko martxoaren 20(a), asteazkena

Patriarkatua eta kapitalismoaren harremana

 

Patriarkatua eta kapitalismoaren harremana


Emakumeoi, jaiotzetik, gizarteak gure itxura zaindu behar dugula erakutsi digu eta gure gorputza ahalik eta ederren eduki behar dugula barneratzen joan gera, gizona errege den gizarteak ezartzen digun presioa jasaten, ezer birplanteatu gabe. Gizarte patriarkalak jartzen dizkigun arau fisikoak ugariak dira, eta estereotipo hauek betetzen ez ditugunean bakoitzari konplexuak sortu eta autoestimu baxua sorrarazteaz arduratzen da. Kapitalismoak egoera honetaz ahalik eta irabazi gehien ateratzen saiatzen da, produktuak estereotipoak betetzen laguntzen diguten ondasunak saltzen eta presioari ez ikusia egiten.

Makilajea, zimurrak kentzeko krema, depilatzeko produktuak, dietak... Produktu "magikoak", gizarteak ezarritako gorputz ideala lortzeko eta estereotipoak goitik behera bete ahal izateko jarraitu behar ditugun pausoak osatzen dituzten ondasunak. Hainbat enpresek, lehenago esan dudan bezala, estereotipo horiek ahalik eta probetxu gehien ateratzen saiatzen dira, produktu horiek produzitzen eta saltzen, dirua irabaztearen helmugarekin, beraien enpresa estereotipo horietan eraikitzen.

Honekin ez dut esan nahi produktu hauek erabiltzen dituen oro arau hauek betetzeko egiten duenik, bakoitza librea delako nahi duena egiteko. Baina gure ekintzen kausa bilatzea garrantzitsua dela iruditzen zait, zergatia galdetzea, gure egunerokoan arruntasunarekin egiten ditugun gauza hauei buelta bat ematea. Izan, ere, zergatik aldatu, kendu edo izkutatu behar ditut nire gorputzaren atal batzuk?

Makillajea eta zimurrak kentzeko kremak, ederregoak izateko saltzen dizkiguten produktu magikoak.  Produktu hauek oso baliagarriak dira enpresen munduarentzako, hauen prezioa nahiko altua izan ohi delako. Berriro ere, patriarkatuak jartzen dizkigun arau fisikoen barruan ez gaudenean, modu faltsu batean betetzea bilatzen dugu, besteen aprobazioa bilatzeko, eta ondorioz, produktu hauek erosten eta tentazioan erortzen. Adin batetik aurrera, emakume gehienentzat, egunerokorako beharrezkoa bilakatzen diren ondasunak dira, beraz, produktu hauek erosteko ohitura eta aukera badaukazu, enpresa hauetan utziko duzun diru kantitatea handigoa izango da, enpresek ondorio positiboak edukitzen eta berriz ere, merkatuan izandako arrera onarengatik, produktu gehiago sortzen eta saltzen. Gainera, emakumeei, makilajea ez eramateagatik egiten zaizkien komentarioak ugariak dira (¡que mala cara llevas!), pertsona gaizki sentiarazten eta kalera makilatu gabe ateratzea lotsa ematen. Hau, noski, enpresek aukera hau oso ondo aprobetxatzen dute, dirua irabazteko aukera paregabea delako. Esaterako, L'oreal enpresak, espania mailan, 884.170.000€-ko salmentak eduki zituen 2017, zifra nahiko altua izaten, Madrilen edukitako salmentak bakarri direla kontuan hartuz.

Berdina geratzen da depilatzeko produktu eta dietekin. Gizarte patriarkalaren ustetan, gorputz ideala mehea eta ile gabekoa izan behar da, baina emakume guztiak ez gera horrelakoak, gehiengoak ez ditugu arau fisiko horiek betetzen, eta gizartean barneratuta sentitzeko gorputz perfektu horiek izateko nahia sortzen zaigu, dieta ez oso osasuntsuak erosten eta berriro ere, enpresa hauei dirua ematen. Gai honetan debate bat hasten da, multzo handi batek presio hori exisistitzen ez dela esaten duelako, emakumeok nahi dugulako egiten dugula esaten, eta depilatzearen erabakia gure esku dagoela, kalera depilatu gabe atera gaitezkela. Ados nago horrekin, baina, noraino gera gure erabakiaren jabeak? Zerk esaten digu kaletik joaterakoan begirada txarrak jasoko ez ditugula, depilatuta ez joateagatik? Honek presio patriarkalaren existentzia bermatzen digula esan daiteke.

Beraz, patriarkatuak eta kapitalismoak daukaten erlazioa nahiko toxikoa dela esan dezakegu, harreman horren fruituak emakumeei ezarritako estereotipoak eta sortutako konplexuak izaten. Batak arauak sortzen dituen bitartean, besteak arau hauei ahalik eta diru gehien ateratzen saiatzen da, talde lan paregabea osatzen.












iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.