2019(e)ko urriaren 27(a), igandea

Araban ez dute erremolatxarik landatuko, Azucareraren prezioak txikiegiak direlako.


Miranda Ebroko enpresak eskaini dizkien prezioekin, hektareako 500€ galera lukete, UAGA sindikatuak azaldu duenez.

Erremolatxarekin aritzen diren Arabako nekazarien egoera ez da batere ona eta produktuaren salneurria behera doa azken urteetan. Arabako Nekazarien Elkarteak salatu du Miranda Ebroko Azucarera enpresak bideragarriak ez diren prezioak eskaini dizkiela laborariei.

UAGAk azaldu du landatzeari uzteko erabakia ia aho batez hartu dutela nekazari guztiek. Hastear den bilketaren atariko bilera izan zen batzarra, eta, datorren sasoiari begira, berriro ez landatzea erabaki zen,  Miranda Ebroko Azucarerak tonako 26 euro eskaini dituelako. Kopuru hori handitu ahal izango litzateke, azukreak Europako merkatuetan lortzen dituen prezioen arabera.

Kontua da ekoizpen kostuak 3000€ direla hektareako, eta, 90 tonako batez besteko ekoizpena aintzat hartzen bada, emaitza 500€ko galera izango litzatekeela laborarientzat. 

 Nekazariek kalkuluak egin dituzte, eta gutxieneko errentagarritasuna 30 euroan finkatu dute hektareako.  Mehatxu argi bat ere egin diote Miranda Ebroko enpresari: aurten kontratatu dituzten hektarea guztien %35 enpresa horrenak dira, eta haiek ereiteari uzten badiote, enpresaren geroa ilunduko litzateke. 
UAGAko nekazariek 1.074 hektarea erremolatxa landatu dituzte guztira; beraz, 376 hektarea alokatzeko geratuko litzaizkioke azukre enpresari.

Azucarera enpresa, Miranda Ebron.
ez.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.