2019(e)ko urriaren 18(a), ostirala

Zergatik dira robotak gure lanpostuen lapurrak?

Egia al da robotek gure lanpostuak ordezkatuko dituztela?


Egia esan, jende askok pentsatzen duenaren aurkakoa gertatzen da gure herrialdeetako ekonomia eta pobreziarekin. Pertsona askok uste dutena, munduan geroz eta pobre gehiago daudela da, baina ez da guztiz egia, izan ere, 1960.urtean, munduko pertsonen %60-ak, muturreko pobrezia handian bizi zen (egunean 2 euro baino gutxiago irabazten). Eta errealitatean, gaur egun %10-a bakarrik bizi da muturreko pobrezian (halere hoberena pobreziarik ez egotea izango litzateke, noski). Gainera, 1960.urterarte, gizartearen ekonomia, bi tontor ziren, tontor handia, pobreena, eta tontor txikia, diru aberatsena. Egungo gizartea zortez tontor bakar bat sortzen ari da, erdikoa, ezta pobrea, ezta aberatsa (gu tontor honetan aurkitzen gera). Harrigarriena, 1920.urtean, gizarteko %94-a muturreko pobrezian bizi zela da; baina galdera da: Nola lortu dugu hain salto harrigarria ematea? Eta honen erantzuna INDUSTRIA IRAULTZA da. Lehen industria iraultza 1920.urtean izan zen: LURRUN MOTORRA. Honek aldaketa handiak ekarri zituen, batezere soldatetan eta lan egiteko eta produzitzeko moduan. Bigarren industria iraultza handiena pixkabat beranduago izan zen: ELEKTRIZITATEA. Abantai eta inobazio asko (Telefonoa, irratia, argia, autoak...) ekarri zituen. Eta 1960.urtean, hirugarren industria iraultza: ORDENAGAILUAK. Industria iraultzak ia artisauekin bukatu zuen, izan ere, hauek lan guztia beraiek egiten zuten (adibidez zapatariak, zapatak josi, konpondu, margotu, saldu, kontuak zaindu, eta zapatak saltzen zituen), makinekin berriz, pertsona bat zaintzen zuen sektore bakoitza makina baten laguntzaz (honela azkarrago eta hobeto eginez). Gauzak produzitzea merkeagoa zen, hortaz produktuen prezioa jaitsi zen.

Janaria, arropa, sendagaiak... Merkeagoak ziren, hortaz, hobeto eta gehiago bizitzen hasi ginen. Hobe bizitzeko arrazoi nagusia hurrengoa zen: Langile gehiago lanpostu bakoitzean, hortaz pobrezia gutxiago, produktu merkeagoak eta bizi hobeagoa denontzat. Honek klase ertaina sortu zuen, lenoko erdiko tontor hori, ezta pobrea, ezta aberatsa. 

Makinek egiten zutena, gizakiari laguntzea zen (adibidez, langile batek zapataren zolak egiten zituen makinaren laguntzarekin, besteak zapataren josturak josi, besteak dena batera josi, besteak dena margotu, besteak salmentak zaindu (ordenagailu bat ere makina bat da)). Baina gaur egun laugarren industria iraultzan sartzen ari gara: MAKINA ESPEZIALIZATUAK. Makinak hain onak bihurtu dira, orain lan espezializatu eta errepikakorrak bakarrik egiteko gai direla. Enpresentzako hau luxu bat da, makinak lan espezializatua perfektua egiten dute, soldatarik kobratu gabe eta deskantsurik gabe. Klase ertaina, horrela funtzionatzen du, eta makinak klase ertaineko lanpostuekin bukatzen ari dira. Baina robotak diseinatzeko, berritzeko, konpontzeko, gainbegiratzeko... Pertsonak beharko dira. Zoritxarrez ez da posible jende guztiak lortzea lanpostu horiek, izan ere, ikasketa onak eta dirua eduki behar da, eta honek polarizazio bat ekartzen du berriro, bi tontorrena: Pobreak (Zerbitzuekin adibidez), eta aberatsak (Robotekin zerikusizko ikasketekin). 

Eskola sistemak pisu asko du honetan, izan ere, guk ikasten duguna hurrengoa da: Gauza batean espezializatu, ariketa errepikakorrak ikasi, datuak buruz ikasi eta automatizatu, eta aginduak betetzea. Nola izan daiteke? Makinek hoberen egiten dakitena ikasten ari gara! Adibide garbi bat hau da: 2017.urtean Japoniako unibertsitate hoberenera sartzeko testean, makina batek ikasleen %80-ak baino hobeto egin zuen. Zergatik? Ikasten ari garena, makinek askoz hobeto egiten dutelako. Hau guztia esan ondoren, badakigu zertan garen txarrak eta makinak onak, baina baita ere zertan garen onak: makinak oraindik egin ezin dituzten gauzetan, adibidez: beste bizidunak eta beren emozioak ezagutzea eta beraiekin tratatzea, aurreikusezinak diren egoerak aurrera eramatea (makinek ez bezala), gauza asko ikastea, ezagutzea eta nahastea ondo ematen zaigu, makinei ez bezala. Gainera makinak aginduak betetzen dituzte, baina guk, pentsamendu kritikoa dugu. Gizakiok lortu ditugun gauza guztiak (adibidez espaziora iristea, edo hegazkinak sortzea) makina bat bezala ikasten eta lantzen lortu dugu. Zer lortzeko gai izango ginake benetako ikaskuntza bat landuz? 

Seguraski nire adineko ikasleak, orain ikasten ari garena, gaurko lanbideentzako baliagarria izango da, baina izan daiteke hamar urte barru dena aldatu izana, eta orain ikasitakoa ezertarako balio izatea. Baina lanbide berriak sortuko dira eta, nola ikasi, oraindik asmatu ez den zerbait? Ideia berriak sortzen eta oraindik gertatu ez diren arazoak konpontzen. Nik atera dudan ondorioa, gizakioi gaur egungo makinek egiten dutena irakasten ari digutela da, gainera, ez dakigu nolakoak izango diran hamar urte barruko robotak, baina bai hamar urte barruko gizakiak, horregatik gizakion trebetasunak landu behar ditugu, biharamunera begira, eta gainera, honela pobrezia bueltatzea edo handitzea zailagoa litzateke.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.