2019(e)ko urriaren 15(a), asteartea

Berregokitutako produktuak


                           BERREGOKITUTAKO PRODUKTUAK

Zer dira berregokitutako produktuak? Akats bat dela eta, bezeroek itzulitako produktuak dira. Akatsa estetikoa edo funtzionamendu berarena izan daiteke. Berregokitutako produktuak saltzen dituzten enpresak, itzulitakoak hartzen dituzte eta guztiz konpontzen dituzte berriz ere salmentan jartzeko prezio baxuago batera. Teknika hau nagusiki produktu teknologikoetan, mugikorretan batez ere. 

Hauen salmenta Internetetik bideratzen da nagusiki. Honetan diharduen plataforma esanguratsu bat “Back Market” du izena. Plataforma hau saltzaile ezberdinek osatzen dituzte, horien artean enpresa txikiak ere bai. Bakoitzak berak berregokitutako produktuak saltzen ditu. Edozeinek ezin du plataforma honetan saldu.Hau da, produktuek minimo eta arau batzuk bete behar dituzte. 

Mota honetako enpresak ekonomia zirkularraren adibide esanguratsuak dira. Ekonomia zirkularra esaten zaio, materialen sarrera nahiz erabili gabeko hondakinak murriztea helburu duen estrategiari,  baliabideen ekonomiko eta ekologikoak itxiz. 

Geroz eta jende gehiagok erabiltzen ditu horrelako produktuak eta Nire ustez, horrelako enpresak gehiago sustatu beharko lirateke ekonomia zirkularra bultzatzeko.
.


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.