2020(e)ko urtarrilaren 22(a), asteazkena

Munduko %60 pobreenek adinako aberastasuna dute 2153 aberatsenek.

Oxfamen arabera, munduko ekonomia sexistak bereziki emakumeak zigortzen ditu, elite aberts baten mesedetan.

Gaur egun, mila milioi dolar  baino gehiago dituzte 2153 pertsonek 4600 milioi pobreenek bezainbesteko aberastasuna dute. %60 pobreenen aberastasuna sartzen dela %0,00000027 aberatsen etxe, kontu korronte eta akzioetan.

Urtero, Munduko Ekonomia Foroan bilera bat egiten dute mundduko dirudunek eta Oxfamek gogorarazi nahi izaten die munduko aberastasunaren banaketa dela ekonomiako arazo handienetako bat dela.


  • Emakumeen bazterketa: Txostenak zaintzeko garaia du izena eta aurten Oxfamek berezi erreparatu dio emakumearen agoerari eta adjektibo batekin deskribatu du: sexista. "Ekonomia sexistak ahalbidetzen du elite batek ondasun izugarriak pilatzea jende xehearen lepotik, eta, bereziki, emakume eta neska pobreen lepotik"
Bi datu nabarmendu dira, lehenik, munduko 22 gizon aberatsenak Afrikako emakume guztiek baino diru eta aberastasun gehiago dute. Bigarrenik, emakumeek eta gizonek egunero 12500 milioi ordu egiten dituzte ordaindu gabeko zaintza lanetan. 

Diotenez, onrdaindu gabeko lana da geure ekonomien gurpilak biraka mantentzen dituen ezkutuko motorra. Esaten dute, urtean, 10,8 bilioi euroren ekarpena egiten diotela munduko ekonomiari, munduko teknologia industriak bezain beste. 

Oxfameko buruak adierazten du lan egiteko adinean dauden emakumeen %42k ezin dute etxetik kanpo lan egin, horien %6 gizonezkoak dira. 

  • Gobernuei eskaera: Oxfamek argi utzi du badakiela nor den honen guztiaren erruduna, gobernuak. Eskaera bat izan da legeak egin behar idtuztela emakumeek eta neskek egiten duuten zaintza lan izugarria murrizteko eta ziurtatu behar dute lan horien truke soldata jasoko dutela. 
Beste proposamen bat ere egin dute, aberatsek beren ondasunen gaineko zerga 0,5 puntu handituz gero datozen hamar urteotan, nahiko diru legoke 117 milioi lanpostu sortzeko zaharren eta haurren zaintza, hezkuntzan eta osasunean.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.