2020(e)ko urtarrilaren 15(a), asteazkena

Trumpek zigor ekonomiko gehiago ezarriko dizkio Irani.

Donald Trump Ameriketako Estatu Batuetako (AEB) presidenteak, diskurtso luze eta gogorra egin du Iranen geratutakoaren balorazioa egiteko. Irani zigor ekonomiko indartsu gehiago ezarriko dizkiola jakinarazi du eta Iranek jarrera aldatu arte iraungo duela.
Gaur, generala zenaren hileta bukatu eta gutxira Iraultza Islamikoaren Guardien Armadak, dozenaka misil bota ditu Irakera, Ameriketako Estatu Batuetako armadak erabiltzen dituen bi base militarren aurka. Eraso honetan 25 hildako eta 54 zauritu egon dira.
Donald Trumpen iritziz, Qassem Soleiman Irango guardia Iraultzaileko generala zena, terrorista bat zen eta lehenagotik hilda egon beharko litzateke. Trampek dihoenez gerra zibilak eragin ditu ekialde hurbiletan.
Eraso honen ondorioz, petroleoa %4.5 baina gehiago igo egingo da mundu osoan baita urrearen prezioa ere. Honek ondorioak edukiko ditu produktuak saltzeko garaian, prezioak altuagoak izango direlako, izan ere, normalki produktuak leku batetik bestera mugitu behar izaten dira. Garraiatzea garestiagoa izango denez produktuaren prezioa seguraski ere garestiagoa izango da.
Dirudienez, gatazka ez da emen bukatzen eta aurrerantzean ekonomian ondorio larriagoak egon daitezke. Gatazka bi herrialdeen artean izan arren mundu osoan edukiko ditu ondorioak.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.