2020(e)ko urtarrilaren 30(a), osteguna

Saltoki handiei metro koadroko hamabost euroko zerga jartzea proposatu du EH Bilduk

Saltoki handiei metro koadroko hamabost euroko zerga jartzea proposatu du EH Bilduk

Kokatuta dauden herriko biztanle kopuruaren arabera ezarriko litzaieke zerga saltoki handiei. Euren jarduerak «ingurumenean duen eraginagatik» ordainduko lukete. Aparkalekuko metro koadro bakoitzeko hamabi euro ordainduko lituzkete.

Iker Casanova parlamentariak erregistratu duen proposamenaren arabera, saltoki handiek hamabost euro ordaindu beharko lituzkete saltokiak duen metro koadro bakoitzeko, eta beste hamabi, aparkalekuko metro koadro bakoitzeko. Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan saltoki handiek denera 800.000 metro koadro hartzen dituzte, eta zerga horrekin urtean hamabi milioi euro bildu ahal izango liratekeela aurreikusten du EH Bilduk.


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.