2020(e)ko urtarrilaren 27(a), astelehena

Publizitate kamuflatua, influentzerren negozioa


Publizitate kamuflatua, influentzerren negozioa



            Sare sozialek gazteak xurgatzen dituzte, baina dirua xurgatzen dute ere . Sare sozialak milioika pertsona erabiltzen dituztela ikusita, norbait etekinak ateratzen egon beharko da. Sare sozialen sortzaileak dira, zalantzarik gabe, diru gehiago poltsikora eramaten dutenak publizitatea pertsonalizatzen eta gure bizitza pribatua enpresei saltzen, beraientzako zifrak eta dirua baino ez gara; baina hori nahiko zabalduta dago dagoeneko, eta beste artikulu oso bat idazteko emango luke.

            Bestalde, sare sozialetako erabiltzaileak ez dira "influencer"-en atzean dagoen negozioaz jabetzen. "Influencer"-ak beren bizitza publikoa egin duten erabiltzaileak dira, eta jarraitzaile ugari izaten dituzte. Gaur egungo ohiko publizitatea egitea oso garestia da (telebista, irratia, zinemako kameoak)... Bestalde, zure enpresa edo produktuaren publikoa gaztea bada, influencer bati dirua soilik ordaintzea behar duzu , irudi edo bideo bat argitaratzeko, produktua erakusteko, gomendatzeko edo zure produktuaz hitz egiteko.

            Orain arte tontakeri bat dirudi ezta? Egia da, baina influentziek publizitate hori propaganda ez balitz bezala egiten dute, eta a priori tontakeri txiki bat dirudien arren, zentzugabekeria txikiak ere badu bere lekua legerian. Nahiz eta ezetz dirudien arren, publizitatea propaganda ez balitz bezala kamuflatzea legez kanpokoa da, beraz pertsona ospetsuek eduki komertziala zein den eta zein ez adierazi beharko lukete . Iragarkien epaimahaiak jadanik zenbait kexa aurkeztu ditu "Infuencer" batzuei, eta gutxienez, publizitate-argitalpenek #ad etiketa eraman beharko dute gaurtik aurrera.













Estekak:https://elpais.com/economia/2020/01/24/actualidad/1579879911_304193.html

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.