2021(e)ko maiatzaren 19(a), asteazkena

Ekonomia etxeetan

Egunero zailagoa da familientzako hileko gastu guztiekin hilabete bukaeraraino iristea. Pertsonen soldatak gero eta baxuagoak dira eta hileko gastuak eta zergak handitzen dira.

Hilero gastuak asko dira, gauza asko ordaindu behar dira, hala nola etxearen edo alokairuaren hipoteka, janaria, arropa, interneta etxean euikitzen badezu, noizean behin afaltzera edo kontzertu batera irteten bazara... Gainera, seme-alabak izanez gero askoz gehiago ordaindu behar duzu, arropa erosi behar duzu eta txikiak direnean arropa askoz gehiago behar dute oso azkar hazten direlako, arropaz gain baita ere janaria ere erosi behar duzu beraientzako eta hainbat gauza gehiago.

Gainera, koronabirusarekin, jende askok lana galdu zuen edo ez zitzaien irekitzen utzi eta oso gaizki pasatu zuten. Aurretik diru gutxi irabazten bazuten eta kostu guztiak ordaintzea kostatzen zitzaien, orain koronabirusarekin oso gaizki pasatzen egongo dira edo oso gaizki pasatu dute



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.