2021(e)ko maiatzaren 6(a), osteguna

ESPAÑAKO TURISMOA 2021EKO UDARAN

  Pasa den martxotik Españan, eta orokorrean mundu guztian, birus batek eragindako situazio oso zail bat pasatzen ari gara, eta iada guztiek dakigun bezala jende asko lan gabe geratu edo beraien enpresa eta proiektuak aurrera ateratzea asko kostatzen ari zaie. Okerren geratu den sektoreetako bat, turismoaren sektorea da, izan ere dauden murrizketak direla eta oso zaila dago bidaiatu ahal izatea, eta gehiago herrialdetik kanpo. Eta ez dira murrizketak bakarrik turismoaren krisi honen eragileak, langabeziaren ondorioz eta familia asko situazio oso txarrean geratu direnez, ez dituzte bidaiatzeko baldintza hoberenak, eta oso zaila dute bidaiatu ahal izatea. Krisiaren aurretik Españako turismoaren zati handi bat nazioarteko zen, eta orain gehiena nazionala baina ezin da izan.

 Hemengo turismoaren datuak benetan onak ziren. Urtez urte markak gainditzen joan ziren, urtero marka berriak lortuz. 2019an adibidez (COVID-19 gabeko azken urtea), 83,7 milioi turista internazional iritsi ziren Españara, eta urte hortan bertan ere 92.200 milioi euro irabazi zituen hemengo turismoak. Baina azken udara honetan ez dira 18,9 milioi nazioarteko turista baino iritsi, datu benetan kaskarrak aurreko urteekin konparatua, %77,33 gutxiago. Horiek ez dira eduki dituzten datu negatibo bakarrak, 2019 BPGaren %14,1 izatetik 2020an %5,9 izatera pasa zen.


 Udara honetarako badaude aurreikuspen batzuk eginda nola joango den Españan turismoaren ekonomia. Ateratako datuak oraindik ere txarrak izan arren eta urte zail bat eduki arren aurretik, 2020ko datuak baina hobeak dira, bakunazioaren laguntzarekin situazioak hobera egingo duten esperantza dagoelako. Uda honetarako osasun krisiaren aurretik herrialdera etortzen ziren nazioarteko turismoaren %40a, gutxi gorabehera espero da, 8,5 eta 11 milioi nazioarteko turista. 


 Zaila izango da krisiaren aurreko zenbakietara iristea, eta bide luze eta zail bat geratzen zaio turimoaren sektoreari, izan ere, ezinezkoa da turismo nazionalarekin bakarrik, internazionala konpentsatzea, eta turismo internazionala hasteko eta pixkanaka handitzen joateko oriandik ere situazioak asko hobetu beharko luke, kutsatutako pertsona kopurua jeitsiz, eta hori ez da udara honetan bakarrik errekuperatuko baina pixkanaka hobera joango da udaran zehar. Adituek diote 2022-2023 arte ez dela errekuperatuko sektorearen ekonomia, beraz oraindik ere urte bete bi urte luze geratzen dira aurretik gainditzeko. Gehien eraginda geratu diren autonomia erkidegoak, uharteak izan dira, Baleareak eta Kanariar irlak. Beraien ekonomiaren parte handi bat turismoaren mende dago, autonomia erkidegoaren BPGren %40 zehazki, zenbaki horiek oso altuak dira.


 Nik uste dut jende guztia dagoela situazioak noiz hobetuko duen desiatzen, bidaiatu ahal izateko, eta beharrezkoa da turismo sektorea laguntzea ez daitezen negozioa ixtera iritsi, eta dena zena izatera bueltatu dadin. Españako ekonomiak asko hobetuko luke sektore honek berriro ere irabazi handiak ekartzen hasiko balitzake.


Informazio iturria: https://elpais.com/economia/estar-donde-estes/2021-04-21/las-previsiones-del-turismo-para-este-verano.html


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.