2021(e)ko maiatzaren 16(a), igandea

GASOLINAREN PREZIOA

Aste honetan, berunik gabeko 95 gasolina litroaren prezioa % 7,4 garestitu da. Gasolioari dagokionez, 1,35 eurora iritsi da, eta 1,36 euroan dago inoizko prezio garestiena. Datuak aztertuta  iaz baino % 9,5 gehiago balio du.  2010ean batez beste izan duen bigarren prezio garestiena da.

Batez besteko prezioa 1,478 euro da Hego Euskal Herrian,  beste hainbeste gertatu da  gasolioarekin ere: litroaren prezioa 1,306 eurotik 1,392ra igo da; urtebetean, %11,41. Ipar Euskal Herrian gasolina litroa 1,66 euroan dago eta gasolioa, 1,46an, urtebetean %8,9 igo da.

Erregaiaren prezioa igotzearen arrazoia Iranen inguruan sortu diren tentsioengatik eta Europar Batasuneko estatuei petrolioaren hornidura etengo diela mehatxu egin duelako izan da. Gainera, gehiago garestituko dira BEZa igo egingo delako. 

Prezio gorakada hori Europan erreferentzia den Brent upelaren prezioa garestitzearekin batera izan da, horren kotizazioa 83,65 dolarretik 87,27ra igo baita azken aste honetan.           Espainian zergak gaineratu aurretik erregaiek dituzten prezioak Europar Batasunean baino garestiagoak dira.



Erregaiak inoiz baino gehiago garestituko ditu BEZaren igoerak | Ekonomia | Berria

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.