2021(e)ko maiatzaren 19(a), asteazkena

TEKNOLOGIA ALDAKETA

 TEKNOLOGIA ALDAKETA 


Gaur egun, normala den bezala, teknologiak ekonomian lehen ez zuen garrantzia hartu du.

Guztiok dakigun bezala, teknologia asko aldatu da urteak pasa ostean. Lehen bizi ziren urteetan badakigu ez zutela teknologiarik eta lagunekin eta familiarekin harremantzeko adibidez beste modu batzuk  erabiltzen zituzten, beraz orain dela urte asko ez zeuden orain dauzkagun baliabideak, eta zeunden gutxi horiei ez zitzaien gaur egun ematen zaien garrantzia ematen.

 Urteak joan ala teknologiari lotuta dauden sektore ezberdinek, bai produktuak, bai webguneak, eta bai beste askok, goraka egin dute, gehien bat gizakiaren kontsumoa asko igo bait da, eta honekin batera normala den bezala enpresen eskintza ugariagoa izan da, honek lan postu berri asko sortu ditu, eta gazteek kontutan hartzen dute egoera hau bere etorkizunean ikasketak aukeratzeko orduan.

Gaur egungo salmentak asko igo dira, eta familia baten ekonomiaren portzentai oso altu bat hilabetero sektore honetara doa, bizi ditugun garai hauetan eguneroko gauza asko bait daude teknologiari lotuta, etxeko interneta, mobila, telebistako zeinbat kanal,...... 

Sektore hau oso aldakorra da, esan nahi dudana zera da, merkatura produktu berriak sarri iristen ari direla eta jendeak beharra izan gabe kontsumitzen dituela produktu hauek, bakarrik daukaguna ez zaigulako atsegin eta atera den azkena nahi dugulako.

Beraz, hasieran aipatu dugun bezala, teknologia garai hauetan diru asko mugitzen duen sektorea da, ez bakarrki salmentetan, beste sektore askoetan garrantzi asko bait du, industrian, abeltzaintzan, ..... beraz beste sektore askori lotuta doala esan genezake.


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.