2019(e)ko urriaren 3(a), osteguna

Alemaniako gobernuak CO2 emisioak txikitu nahi ditu



Alemaniako Gobernuak 54.000 milioi euroko plan bat iragarri du, besteak beste,ntasa bat ezarriko diete isuriei.
Olaf Scholz Alemaniako Finantza ministroak ondo laburbiltzen dute Angela Merkelen gobernuaren erronka:  CO2 emisioak murrizteko helburua bete nahi du 2030erako.
2030erako CO2 isurien muga betetzea da planetaren helburu nagusia: %55 murriztu nahi dituzte emisioak, izan ere ez zuten lortu 2020rako jarritako xedea, eta neurri sendoak hartu beharra daukate egoerari buelta emateko.

Energia, politikan, garraioan, eraikuntzan eta berrikuntza eta garapenean eragiteko 70 neurri biltzen ditu gobernuaren planak. Karbono emisioei tasa bat jartzea da erabaki nagusienetako bat, progresiboki, 2025ean emisio eskubideen mekatu bat eratu arte. Zenbait edabideren arabera, bonu berdeak deitutakoak (emisioak murrizteko maileguak) emateko aukera ere aipatu dute negoziazioetan, baina atzera bota dute neurria azkenean.

54.000 milioi euroko plan hori aurrekontuen orekari eutsiz gauzatu nahi dutela ziurtatu du Merkelek. Iragarritako inbertsioa ez da ordea txikikeria. Erregaien zergak igotzea izan zen Emmanuel Macron Frantziako lehen ministroaren apustua, baina atzera egin behar izan zuen protesten ondorioz.

Karbono emisioen tasa tonako hamar eurokoa izango da 2021ean eta 35 eurokoa 2025rako. Emisio eskubideen merkatu bat sortuko dute urte horretan, eta horrek erregaien prezioa garestitzea eragingo du, baina zergak arinduko dizkiete lanera joateko autoa darabiltenei.

Zergak igoko dizkiete auto konbentzionalei eta laguntzak jarriko dituzte 40.000 euro baino gutxiago balio duten auto elektrikoak erosteko. Hegazkin bidaien prezioa igo nahi dute, zerga bidez, eta trenez egindako jaitsi; %19tik %7ra jaitsiko diote BEZa. Deutsche Bahn tren enpesak 1.000 milioi euro gehiago jasoko ditu urtero, azpiegiturak indartzeko.

Protesta bat Renaniako ikatz meatze bateko eremuan, ekainean, Alemanian.

Iturria: https://www.berria.eus/paperekoa/1881/011/001/2019-09-21/kontuen-orekari-eutsiz-gutxitu-nahi-ditu-merkelek-co2-emisioak.htm

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.