Aske utzi dituzte Bilbon atxilotutako sei manifestariak atzo arratsaldean.
Katalunierarekiko elkartasuna adierazteko zen manifestaldia, eta ehunka lagun bildu ziren Bilboko sarreretako bat mozteko.
Protesta, ordubetez iraundu zuen, Ertzaintza agertu eta han zeudenei ateratzea behartzen hasi ziren arte.
"Gazte pare bat eraman dituzte modu horretan,arrastaka, baina hirugarrenaren bila joan direnean, gainerako manifestariak babesten saiatu dira eta ertzainak kolpeka aritu dira, askenean, arrastaka eraman dute atxilotuta. Oldarraldiak gero eta bortitzagoak izan dira, eta azkenengoetan balarik gabeko tiroak ere egin dituzte" dio horko lekuko batek.
Elkarretaratzea amaitu ondoren, arratsaldeko zapiak aldera, Bilboko erdigunera joan ziren manifestari guztiak, eta han edukiontziak errepide erdian jarri zituzten bidea moztuz.
Guztira, sei gazte atxilotu ziren. Desorden publikoak eta segurtasun indarrei aurre egitea leporatu zitzaien. Baino guztiak aske gelditu dira gaur goizaldean.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.