2019(e)ko urriaren 4(a), ostirala

HIRIETAKO ETXEBIZITZEN ARAZOA

Hirietako Etxebizitzen Arazoa
Gaur egun, gure aiton-amonak zituzten baliabide eta produktuak lortzeko erreztasun eta gaitasun handiagoa dugu guk,. Seguraski guk, gure aiton-amonak bidaiatu zutena baino gehiago bidaiatuko dugu. Gaur egun pobrezia gutxiago dago eta beharrezkoak ditugun baliabideak erostea errazagoa da, adibidez gaur egun bidaiatzea merkeagoa da edo latino amerikako produktu edo zerbitzu bat eskuratzea. Ala ere badago zerbitzu bat orain inoiz baino garestiagoa dena, etxebizitza. Gaur egun gazte guztiok etxebizitza bat erosi edo alokatu nahi dugu. Lurreko populazio handitzen ari da, eta herrietan bizi diren gazte gehienak hirietara bizitzera joaten dira, lan aukera gehiago daudelako. Honen ondorioz hirietako populazioa asko handitzen da eta onek demanda igotzen du. Ala ere hau ez da demanda igotzearazten duen arrazoi bakarra. Imaginatu ezkonduta dagoen bikote bat banatzen bada, etxe batean bizi ordez beste etxe bat beharko dute eta horrela ere demanda igotzen da. Demanda igotzen bada eta oferta ez bada igotzen, hau da, berdin geratzen bada, prezioak igotzen dira. Honen ondorioz gazteok ezin izatea lan bat hartu eta gure etxe propioa erostea edo alkilatzea. Hau da, gaur egun jende asko etxea konpartitzen bizi da, edo erosi gabe, edo hiri kanpoaldeetan, edo batzuk ezin izatea ezta etxe bat alkilatu eta kalean bizi behar izatea.

Nire iritziz, etxebizitzaren arazoa oso larria da.  Bi motatako soluzioak planteatzen dira, lehengoa merkatua liberalizatzea da, hau da, estatuak ez izatea zer ikusirik alkilerren eta etxebizitzaren prezioarekin. Beste aukera estatuak prezio limite batzuk ezartzea da. Nik uste dut aukera onena prezio limite batzuk ezartzea dela . Azken finean, merkatua liberalizatzen badugu prezioak altuegiak izango dira, ofertak berdin jarraituko duelako. Horregatik estatuak prezio batzuk zehaztu behar dituela uste dut, horrela prezioak ez dira hain altuak izango eta horrela jendeak diru gehiago izango du gastatzeko. Honek ekonomian ondorio positiboak egotea eragingo du. Baita ere estatuak etxebizitza gehiago egin behar dituela uste dut, horrela oferta gehiago egongo dira eta demanda-oferta erlazioa ez da hain desnibelatua izango. Horren ondorioz, guztientzat etxebizitza egongo da, prezio egoki batean.
https://www.youtube.com/watch?

v=Iz7nvSs8_0A https://cronicaglobal.elespanol.com/pensamiento/alquiler_130211_102.html

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.