2019(e)ko urriaren 3(a), osteguna

Espainiak 700 milioi euro baino gehiago saltzen dizkio Estatu Batuetara olio eta ardoan

Espainiak 700 milioi euro baino gehiago saltzen dizkio Estatu Batuetara olio eta ardoan


Donald Trumpek gerra komertzial bat jarri du martxan eta oraingoan Europar batasunaren aurka.  Gerra komertzial horrek aurrera jarraitzen badu Espainiako ardo eta olioak kalte handiak jasan ditzazkete izan ere, bi produktu hauei %25eko zergak jartzea da Estatu batuetako presidentearen helburua. Produktu hauen salmenta 700 milioietara igo da Estatu batuetan, 405 milioi olioan eta 299 ardoan.

Bi herrialdeen arteko komertzioa 26.123 milioietara iritsi da eta bertan Espainia galtzaile atera da, izan ere, 360 milioi euro galdu zituen. Espainiak 12.791,1 miloi euro lortu zituen esportazioan eta inportazioan aldiz 13.151,9 miloi gastatu zituen. 

España vende a Estados Unidos más de 700 millones en aceite y vino

Espainiak Frantziara, Alemaniara, Erresuma batura eta Portugalera baino produktu gehiago esportatzen ditu Estatu batuetara. Ala ere esportazio osoaren %4,4 bakarrik suposatzen du.

Hala ere, ezta ardoa ezta olioa ere ez dira gehien saltzen diren produktuak Estatu batuetan. Lehenengo hiru produktuak petroliozko olio finduak, turismoa eta odol plasmak dira. Dena den produktu hauei ez zaie %10 eta %25 arteko zergarik jarriko.

Donald Trumpek aurrera jarraitzen badu neurri honekin Espainian kaltetuenak izango diren sektoreak elikaduraren eta edarien sektoreak izango dira. 




iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.