2019(e)ko urriaren 25(a), ostirala

Santander bankuak 3.000 langile kaleratu ditu



Santander Bankuak enplegua erregulatzeko espediente bat prestatuko du (ERE) Espainian dauden 3.000 langileentzat, gainera honek 1.200 sukurtsalen itxiera suposatuko du.

Santander Bankuko arduradunek hurrengo hasteetan sindikatuekin hitz egiteko asmoa dute enplegua erregulatzeko espedientea negoziatzeko asmoz. Apirilerako iritsi nahi dute akordio batera. Uste da bankuak sindikatuei egingo dioten proposamena 2017an egindakoaren oso antzekoa izango dela. 

Haurreko azaroan bankuak sindikatuekin enpleguaren protokolo bat adostu zuten geroago zetozen neurriak ahalik eta suabeenak izan zitezen. Protokolo horrek negoziazioaren neurriak markatuko ditu langileen berregituraketa bat gertatzekotan. Ondorioz bankua konprometitu egiten da langileekin elkarrizketak mantentzera eta lan galerari alternatibak bilatzera, aurretiko erretiroa edo eszedentziak adibidez.

Baina Espainia ez da herrialde bakarra hau sufritzen hari dena, izan ere, Santander bankuak 140 bulego itxi ditu Erresuma batuan eta honek 1.270 langileen iraizpena edo errekolokazioa suposatuko du. Konpainiak langile guztien hirurena errekolokatzeko asmoa du hortaz iraizpenak 850tan geldituko dira.

Santander bankuak aitortzen du guzti honen errua digitalizazioarena dela. Bankuak dioenez azken hiru urteetan bulegoetan egindako transakzioak %23 jaitsi direla baina aldi berean online egindako transakzioak bikoiztu egin dira.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.