Beste herrialde batera mugitzean, bidaia motz bat izan hala ez, leku horretan geure txanpon edo dirua ez den bat erabiltzen badute, batzuetan pentsa dezakegu, zergatik ez dute geure txanpon bera erabiltzen? Zergatik dute herrialde askok txanpon desberdina? Zer gertatuko litzateke mundu guztiak txanpon bera erabiliko balu?
Ba seguraski, hainbat arazo ekarriko lituzke ideia hau praktikan jartzeak, adibidez, Banku Zentralak, hasiera batean, mundu osoarentzako sortu beharko luke dirua eta horrek honen inflazioa sortuko luke, ezingo lukeelako diru asko sortu denbora gutxian eta denek eskatuko ziotelako, beraz diruaren balioa igoko litzateke. Baina diruari balioa jartzea ere zaila izango litzateke ezingo litzatekeelako beste txanponekin konparatu, beraz jendeak diruaren balioa jaitsi aurretik gauzetan gastatuko luke eta aurrerago seguraski, trukeetara itzuliko ginateke.
Txanpon mota bakar hori ondo kudeatuko balute, ona izango litzateke garapen bidean dauden hirientzat, inbertsioan eta ekonomiaren garapenean asko lagunduko zuelako, herrialde hauei kalte egiten dioten diru-politika nazionalak desagertzearen ondorioz.
Horretaz gain, zaila izango litzateke diru-politikak ondo koordinatzea, Banku Zentral bakarrarekin ez zelako erraza izango mundu guztiarentzat dirua sortzea eta hainbat banku zentral egongo balira, guztietako herrialde pobreenak diru asko sortuko lukeelako eta honek berriro ere inflaziora eramango gintuelako.
Orain dela gutxi ere, Bitcoin-aren kontuarekin hasi dira eta esaten dutenaren arabera, txanpon mundial hau existituko balitz edo etorkizunean sortuko balute Bitcoin-aren oso antzekoa izango litzateke eta honen balioa jakina den bezala edozein momentutan jaitsi edo igo egingo zen Bitcoinarena bezala.
Urtzi Espinosa Murua
Informazio-iturria: https://www.abc.es/economia/abci-ocurriria-si-todo-planeta-compartiera-misma-moneda-201608210214_noticia.html
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.