Kristalina Georgieva Nazioarteko Diru Funtsezko zuzendari berriak, munduko herrialdeen %90 aurten atzeraldi ekonomikoan sartuko direla esan du. Christine Lagardek utzitako kargua hartu zuenetik urriaren 9an izan zen bere lehen agerraldia NDFko zuzendari bezala.
Kristalina Georgievak Washingtonen NDFren egoitzan eman zuen hitzaldian 2019an hazkunde geldoa izango dela munduko %90 herrialdeetan eta munduko ekonomia atzeraldian sartu dela dio.
NDFk eta munduko bankuek astebete barru egingo dute urteko batzar nagusia. Nazioarteko ekonomia ministroek eta mundu osoko banku zentraletako zuzendariek hartuko dute parte bileran eta orduan emango dituzte datu zehatzagoak.
Georgievak azaldu du uztailan iragartzen ziren aurreikuspen ekonomikoak baina baxuagoak izango direla errealitatean. 2019an ekonomiaren hazkundea %3.2izango zela iragarri zen eta 2020an %3.5ekoa hain zuzen ere.
Bere iritziz Ameriketako, Estatu Batuetako, Japoniako eta Europar Batasuneko ekonomia aurreratuak ahultzen ari dira. Goraka joaten ari ziren merkatuetan atzerapen ekonomikoa nabarmenagoa izango dela dio zuzendariak, horien artean India eta Brasil azpimarratu daitezke.
Argi dago, azken urteetan Txina lehen mailako potentzia ekonomiko bat izan dela, eta hau ere pixkanaka behera joaten ari da urte askotan zehar hazkunde galanta eduki ostean.
Badirudi, etorkizuneko aurreikuspen ekonomikoak ez direla oso onak eta ordua da horiei buruz kezkatzen hasteko. Arrazoi nagusien artean hurrengoak aipatu ditzakegu, Txina eta Amerikako Estatu Batuetako merkataritza gerra, brexit prozesua, baita gatazka geopolitiko ezberdinak ere.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.