Abhijit Banerjee, Esther Duflo eta Michael Kremer, Ekonomia Nobel saridunak
Pobreziari aurre egiteko lan eta bide berriak bilatu dituzte; umeen osasuna eta hezkuntza hobetzeko bideak bilatzearen sari izan da Nobel saria.
Abhijit indiarra, Esther frantziarra eta Michael estatubatuarrak irabazi dute aurtengo ekonomia Nobel saria. Suediako Zientzien Errege Akademiak jakinarazi du astelehen honetan.
3 irabazleen lana, nazioarteko pobreziaren aurka egiteko bide berriak dira, eta umeen osasuna edota hezkuntza hobetzeko bideak dira. Orain arteko aurkeztutako bideak, ez ziren oso zehatzak eta ezta baliagarriegiak, baino 3 zientzialari hauek gai bakoitza sakoneraino ikertu dute, arazoak zehatzagoak eta garbiagoak ikus ahal izateko, eta metodo hobeak lortzeko.
Michael Kremerrek eta bere lankide batzuek 90. hamarkadan GERTURATZE ESPERIMENTALEN ERAGINKORTASUNA azaldu zuten Kenya mendebaldeko hezkuntza emaitzak hobetzeko. Banerjeek eta Duflok Kremerrek, elkarlanean askotan, ikerketa antzeko asko egin dituzte beste hainbat herritan.
Nire ustez, Suediako Zientzien Errege Akademiak ala esaten badu, benetan pobreziari aurre egiteko gaitasuna hobetu dutela sinisten dut. Nobel saria irabazi dutenez, nik uste dut gizartea jeneralean hobetuko dutela, gainera, beti ari direlako honelako gaietan aurrerakuntza garrantzitsuak egiten.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.