Pobrezia
Gaur egungo gizartean hainbat arazo daude munduan eta guztioi eragiten dizkiguna. Adibidez, gerrak, kutsadurak, pertsona desberdinen arteko desberdintasunak… Adibide horietako bat pobrezia da. Pobrezia mundu guztian dago, herrialde pobreenak Afrikan daude, Sudan, Malawi, Burundi, Madagaskar… Pobreziaren egoera oso larria da. Diru gabe ezin dugu bizi, dirua beharrezkoa da beti, etxe bat edukitzeko, janaria edukitzeko, ikastolara joateko… Munduan milaka pertsonek ez dute etxebizitzarik, ez daukate ezer jatekorik egunetan eta batzuk gosez hiltzen dira, edo beste haur batzuk ikasi gabe geratzen dira dirua ez edukitzeagatik.
“Economia hoy” esten duen bezala, Afrika kontinente pobreena da, 700 miloi pertsonek jasaten dute pobrezia gaur egun. Albiste digital honek esaten duen bezala, 2030ean munduko pobreen %90a Afrikan egongo da. 2015etik % 35 bat igo egin da. Afrikan bizi diren pobreen bataz bestekoak esaten du bakoitzak 1,9 dolarrekin bizitzen dela egunero, Economia hoyren hitzetan. Afrikako herrialdeen gobernuak geroz eta zor gehiago dauzka. % 55 igo da zorren ehunekoa 2013tik
Nere iritziz egoera hau aldatu egin behar da. Egia da munduan dagoen pobrezia osoa ezin da desagertu egun batetik bestera baina ehunekoa gutxitu egin behar du. Ezin dena gertatu da 2030ean munduan dauden pobreen %90a Afrikarrak izatea. Lehenengo munduan bizi diren gobernuak hirugarren munduan bizi diren gobernuei laguntza eman beharko lukete.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.