2020(e)ko irailaren 23(a), asteazkena

Amazonen irabaziak koarentenan

 

AMUARRAIN HANDIAK, TXIKIAK JAN   

 

Pandemia Europara iristen hasi zenean, jende gehiena etxera joan zen konfinatuta. Horrek esan nahi du denda asko itxi egin zirela. Multinazionalei ez zien min handirik egin, denda txikiei, ordea bai; ezin izan zuten ordurarte izandako irabaziak lortu.

Amazonek berrogeialdiko hilabeteetan diru asko lortu zuen dendarik itxi behar izan ez zuelako, eta gainera, 7 egunetan 24 ordutan irekita baitago inongo mugarik gabe.  Biltegiak ez zuten ixteko agindurik jaso eta ondorioz, Amazonen martxa ez zen eten. Denda txikien errealitatea, ordea, bestelakoa izan zen oro har: luze egon ziren itxita eta zailtasun handiekin topo egin zuten.

Amazonek hilabete horietan irabazi garbitan 5,2 mila milioi dolar lortu zuen, bikoitza lehengo urteko hilabeteekin alderatuta. Izan ere, euren salmentak %40an igo ziren. Amazonek %18-%28 bitarteko irabaziak edukitzea espero zuen; are gehiago, 1.500 milioiko diru galera edukitzea aurreikusita zuten. Hori zela eta, inbertitu zuten 4.000 milioi dolar pandemiak ekarriko zituen galerei aurre egiteko. Horrekin batera, 175.000 lanpostu berri sortu zituzten jasotzen zituzten eskaera guztiei erantzuteko. Enpresako ekonomia adituek espero dute irabaziak hurrengo hilabeteetan goraka egitea.

Estatu Batuetan salmentak %43a igo ziren eta munduko gainontzeko herrialdetan %38a. Estatu Batuetan online erosteko ohitura eta kultura zabalduago dago munduko beste tokiekin alderatuta eta  horrek irabazien ehunekoa handitzea ekarri zuen. Gainera, alarma egoera herrialde guztietan ez zen gogortasun berberarekin ezarri eta ondorioz, zenbait herrialdetan dendetara joateko aukera gehiago zegoen eta internet bidezko erosketak ez ziren aukera bakarra izan; horiek izan ziren, besteak beste, igoera txikiagoa izateko arrazoia.

Espainiari dagokionez, eta CEPYMEren hitzetan ( Enpresa Txiki eta Ertainen Espainiako Konfederazioa) denden  %60a arriskuan dago. Amazon bezalako enpresa erraldoiei aurre egitea benetan zaila edo ia ezinezkoa egin zaie.


 

Erabilitako webguneak: https://www.xataka.com/empresas-y-economia/amazon-esta-imparable-ano-ha-doblado-sus-beneficios-2-6-a-5-2-mil-millones-dolares-trimestre-fiscal

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.