Joku Olimpikoak bertan behera
2020 ean Tokion joku olimpikoak egitea tokatzen zen, baina bizitzea tokatu zaigun pandemia mundialaren erruz, jokuak atzeratzera behartutak ikusi dira antolatzaileak. Nahiz eta kirol gehienak hasi diren berriz ere konpetitzen olimpiadak 2021 uztaila-abuztura atzeratu dituzte publikoarekin egin nahi dituztelako.
Nire ustez joku olimpikoak negozio bat direlako atzeratu dituzte, publikorik gabe egiten bada ez badidute dirurik irabazten, izan ere sarrerak oso prezio altuetan saltzen dituzte eta hirira jende asko joaten da eta hoteletan, jatetxeetan, dendetan,... diru asko gastatzen dute.
Azkeneko hiru jokoetan kirolariei urrezko domina irabazteagatik dominaz gain, 94.000 euroko saria ematen zaie, zilarrezkoarengatik, 48.000 euro eta brontzezkoagatik 30.000 euro. Irabazteagatik hematen zaien diruaz gain errialde bakoitzak aukeratzen du zenbat diru eman atletei. Estatu Batuek, Alemaniak, Canadak eta Australiak, urrezko domina irabazten dutenean 13.000 eta 22.000 euro artean hematen diote kirolariari. Singapurrek urrezko dominagatik kirolariei ematen dien diru kopurua oso altua da; 676.000 euro.
Sarreren prezioetan alde handiak daude kirolaren eta eserlekuaren arabera. Sarrerarik merkeenak 20 euro inguru balio dute eta garestienak 1.000 euro inguru. Inagurazioko zeremoniako sarrerak askoz ere garestiagoak dira, merkeenak 100 euro eta garestienak 2.300 inguru.
Aurretik aipatutako guztiagatik, erabaki dute Olimpiadak atzeratzea bestela dirurik jasotzen ez badute eta dominen sarien prezioak ordaindu behar badiztuzte dirurik gabe geldituko dira. 2021ean aforo kontrolatu batekin egiten badira, sarreren prezioak altuagoak izango dira, dirua berreskuratu nahi dutelako.
https://japonpedia.com/comprar-entradas-para-tokio-2020/
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.