2020(e)ko irailaren 24(a), osteguna

Covid 19-aren ondorioak E.A.E.-n

Covid 19-aren ondorioak E.A.E.-n


Covid-ak ondorio oso larriak izango ditu Euskal Autonomia Erkidegoan, batez ere negozio asko hilabete batzuez itxi egin behar izan zituztelako, eta honek galera izugarriak ekarri zituelako eta jendeak diru faltagatik gutxiago kontsumituko duelako. Maiatzean, Euskadiko negozioen %76,2-k itxaropen txarrak edo oso txarrak ditu etorkizunerako, covidaren krisia baino lehenago ordea, %73,7-ak itxaropen onak edo oso onak zituen, hor ikusten da urte beten zein aldaketa egon den batez ere 10 edo langile gutxiagoko negozioetan. Hoberen atera diren negozioak ostera, 250 langiletik gorakoak dira, hauek uste baitute, pandemiaren aurreko aktibitatera itzultzea lortuko dutela datozen urteetan.




100 negoziotatik lauk itxi egin behar izan dute galerengatik, gehiengoa ostalaritza eta hotel, hostal eta antzekoetan. Gutxien sufritu duen sektorea logistika izan da, izan ere, galerak ez izateaz gain, krisitik indartuta aterako da adituen iritziz, eta honetarako arrazoi nagusienetako bat izan da, langile askok arazorik gabe egin zezaketela telelana, beraz, langileek lanean jarraitu zutenez, haien zerbitzuak ematen jarraitu ahal izan zuten.




Gehien sufritu duten sektoreak, zati handi batean turismoaz bizi direnak izan dira, izan ere, konfinamendua amaitu eta ondoren ere, zifrek ez dute lehengo urtekoekin zer ikusirik: aurtengo ekainean, lehengo urteko hilabete berean etorritako bisitarien herena etorri zen, eta etorri zirenek denbora gutxiago pasa zuten hemen, gau erdien inguru. Itxitako hotel eta aterpetxeen kopurua ere harrigarria da, izan ere, lehengo urteko ekainean, hainbat arrazoigatik 36 zeuden itxita, eta aurten data berdinetan 246 zeuden itxita, hau da, ia zazpi aldiz gehiago.




Azkenik, datozen hilabeteetan, jende askok lanpostua galduko du izan ere enpresen %41,7-k uste du langileren bat kaleratu beharko duela krisiaren ondorioz eta beste %13,8-k uste du kaleratze kopurua langile guztien %25 baina handiagoa izango dela. Zifra hauek ikusita antzeman dezakegu krisi onetatik indarberritzea ez dela batere erraza izango.





Informazio iturriak: https://www.deia.eus/economia/2020/05/04/euskadi-coronavirus--76-negocios/1036061.html

http://www.veintepies.com/secciones/logistica_more.php?id=D121788_0_11_0_M

https://www.elcorreo.com/bizkaia/turismo-euskadi-recupera-20200722104235-nt.html?ref=https:%2F%2Fwww.google.com


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.