2020(e)ko irailaren 24(a), osteguna

Coronavirusak ekarritako krisia

 Aurten gaixotasun berri bat iritsi da gure bizitzetara, CORONAVIRUS-a, guztiz ezezaguna. Eta Coronavirusak denbora batez gure eguneroko bizitza gelditu du, denda, tarbena etab.en itxialdia ekarri du. Gure gizarteko ekonomia oraindik  ez dago erabat martxan, jende asko bere lana galdu edo bere lana asko gutxitu delako, edo egoera hau nola joango den ez dakigunez jendeak gastatzeko beldurra dauka.

Coronavirus-ak ekarri duen krisia nere familia bizi izan det. Nere gurasoek kulturari zuzendutako enpresa batean lan egiten dute eta Coronavirusa iritsi zen momentutik kontratua zuten guztia bertan behera gelditu zen (kontzertuak, haurrentzako ikuskizunak, antzerkiak,...) lehengo urtean martxotik irailera lan egindakoaren  %10 a edo gutxigo lan egin dute aurten, eta enpresako gastuak berdin jarraitu dute(lokalaren alokairua, telefonoa, argia....), nere etxean ikusi det, ondo zihoan enpresa bat bapatean hilabete batzutan lanik gabe gelditu da, diru sarrerarik gabe, hau familia askori gertatu zaie, sektore guztietan nabaritu dira koronabirusaren ondorioak, baina sektore batzuk oso zigortuak izan dira (tabernak, dendak, kultura arloa,...) eta okerrena, momentuz aldatzeko itxurarik ez duela da eta gobernuaren erteak edo laguntzak bukatuko dira baina ez krisia gainditu delako, baizik eta dirurik ez delako egongo jendea laguntzeko. 

 

 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.