2020(e)ko irailaren 24(a), osteguna

TME-ren ustez 3 edo 4 urte beharko dira turismoak lehen zuen hazkunde maila berreskuratzeko.

Urte honetan, egoera zaila bat edukitzen ari gara Covid-19 pandemiarengatik. Covid-19-ak, enpresa eta sektore askok indarra galtzea eragin du. Horietako bat, turismoa izan da. TME-ak ( Turismoaren Mundu Erakundea) dioenez, turismoa 3 edo 4 urte behar izango ditu covid-a baina lehenago zuen hazkunde maila berreskuratzeko. Horren ondorioz, jende asko nazioarteko bidaiak egiteari utziko dio; zehazki 850 eta 1.100 artean. Horregatik 910 milioi dolar inguru galduko dituzte turismoaren esportazioetan. Nahiz eta gauzak zaildu, txertoa sortu bitartean hainbat protokolo sortzen ari dira turisten segurtasunarentzat.

Espainian bertan diferentzia asko nabaritu da udara honetan. 27 milioi turista inguru ez dira Espainiara etorri. 204.926 turista etorri dira, hau da, lehen urteetan baina %97,7 gutxiago. Azkenean jende askok beldurra izan du, eta horren ondorioz ez dute bidaiatu izan nahi. Hortaz, turismora dedikatzen diren enpresa asko arazoak izan dituzte langileen soldatekin,... Jende gutxiago etorri denez, beste hainbat enpresa ere, diru asko galdu izan dute; ostalaritza horietako bat izan da.

Hau guztia kontuan hartuta, TME-ak esan duen bezala hiru edo lau urte beharko direla turismoak lehen zuen hazkunde maila berreskuratzeko esan daiteke. Jende askoren egoera ekonomikoa okerragoa izan da udara honetan, eta ondorioz dirua beste gauza batzuetarako gorde dute, turismoa alde batera utziz.




iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.