2020(e)ko irailaren 25(a), ostirala

CaixaBank-Bankia fusiona ez da uste bezain ona

    

    CaixaBank eta Bankiaren arteko fusioa ez da hain ona


     Denok dakizuen bezala, CaixaBank eta Bankia bankuak fusionatu egin dira. Jende askok, gehienak, ontzat hartzen du fusio hau. Baino ez da gehiengoak dioen bezain ona. Artikulu honen bidez fusio honek hainbat desabantaila dituela erakutsiko dizuet.

    Lehenengo desabantaila, eta askogatik kaltegarriena, lanpostuak dira. Ekonomia ministroak esan du baikorra izanda gutxienez 5.000 lanpostu galduko direla eta seguraski 8.000 eta 10.000 lanpostuko zifrara iritsiko dela, izan ere lehen bi ofizinatan lan egiten zutenak orain batean egingo dute, eta hortaz langile gutxiago behar dituzte. 

    Bigarrena honako hau da: dirua almazenatzerakoan, bien artean gorde behar dute diru guztia, eta hortaz boterea partekatu behar dute, lehen CaixaBank zen bankurik boteretsuena, baina orain biak dira, beraz CaixaBanken reputazioa Bankiaren mailara jaitsi da.

    Hirugarrena aurrekoarekin lotuta dago. Lehen Bankia zenez CaixaBanken lehiakide potenteena, eta lehenengoaren atzetik beste bankuak (Santander, BBVA...) orain ez dago bi banku boteretsu hauei batera konpetentzia egin diezaioken bankurik, eta horrek bi bankuen hobekuntza frenatzea suposatzen du.

    Laugarrenak bi bankuei eragiten dio. Adibidez, bankuetako batek aberia bat eragiten badu eta gastu handia suposatzen badu, biek ordaindu behar dute batek eragindakoa, eta hau ez da bakarrik aberietan gertatuko, gastu guztiak bien artean ordaindu beharko dituzte.

    Bostgarrenak, eta azkenak, sektore publikorekin dauka zerikusia, zehazki banku publikoarekin. Estatuak diruaren %62-a darama, dena banku publikoetakoa, eta Bankia hor barruan zegoen, baina CaixaBankek banku pribatua zuen, eta diruaren %17 eramaten zuen soilik. Horrek zer esan nahi du? Bankia orain %17 horretan dagoela eta gainera CaixaBankekin partekatu behar duela diru hori, eta hortaz reputazioa asko jaisten zaio Bankiari zentzu horretan.

    Artikulu hau honako esteka honetan oinarritzen da: https://www.nuevatribuna.es/articulo/actualidad/fusion-caixabank-bankia-instituciones-equivocado-economia/20200921180935179380.html

Oier Balda

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.