2020(e)ko irailaren 24(a), osteguna

MASKARILEN NEGOZIOA COVID19a DELA ETA

MASKARILEN NEGOZIOA COVID19a DELA ETA


Orain dela 9 hilabete birus bat agertu zen gure gizartean, Covid19a. Mundu osoan 970.000 hildako, gutxi gora behera, egon dira lehengo urteko abendutik orain arte. Honi aurre egiteko hainbat neurri edo arau jarraitzera behartuta egon ginen eta gaude oraindik, maskarilaren erabilera hauen artean. Orain dela urtebete pentsaezina zen maskarilla bat erabili beharko genuela kalean, lanean, ikastolan, lagun-artean, etab. Baina orain pentsaezina dena, maskarila gabe etxetik ateratzea da.  


Espezialistek diotenez maskarilen prezioa %1.423 igo egin da 2019ko abendutik. Covid19a baino lehenago 0,20€ inguru balio zuen maskarila kirurgika bakoitzak eta orain 2€tara iritsi diren maskarila kirurgikoak badaude. Kontuan hartzen badugu maskarila bakoitzak 4-6 orduko erabilera duela eta galdu, puskatu, etab. egiten zaizkigula hauetako batzuk dirutza bat uzten ari gara bezeroek maskariketan. Egia da eguneko 24h ez dugula maskarila jarrita edukiko, baino bi maskarila bai beharko ditugu egunean, espezialistei kaso eginten badiegu gutxienez. 


Bestetik, maskarila kirugikoetatik kanpo, telazkoak ere badaude. Hasieran ez ziren asko ikusten kalean, lanean, garraio publikoan, etab. Baino orain geroz eta ohikoagoa da hauek ikustea. Marka ezagun askok (Adidas, Ternua, Reebook…) beren modeloak atera eta hainbat pertsona ospetsuk promozionatu dituzte. Telazko maskarilen abantaila nabarmenena berrerabili daitezkela da, estilosoagoak izateaz gain. Hala ere, hauek beren desabantaila dute; kostua. Badaude telazko maskarila batzuk 15€ edo gehiago balio dutenak. Behin baino gehiagotan erabili ditzakegun arren, azkenean momentu bat iristen da aldatu beharko dugula maskarilaz. Gainera telazko maskarilak hain ospetsuak egin dira, jende gehienak bat baino gehigo erosten dituztela beren “look”-arekin konbinatu ahal izateko. 


Hainbeste eta hainbeste maskarila kirurgiko zein telazko ekoizteko enpresa berri ugari sortu dira. Espainan maskarila besterik ez produzitzen dituzten 65 enpresa inguru daude. Hauetaz gain beste enpresa asko eta asko badaude maskerilen ekoizketan jarduten, beren produktu garrantzitsuena ez izan arren. Gaur egun oso arraroa da denda batera sartu eta maskarilarik ez egotea salgai. Honek maskarilen ekoizketa izugarri bultzatu egin du eta maskarilen salmenta asko hobetu du; lanbide berriak sortu, enpresa askoren ekonimia hobetu, etab. 


Hau guztia esan ondoren garbi dago honek dirukostu handi bat suposatzen digula herritar gehienei, baino maskarila beharrezkoa dugu etxetik ateratzen garen bakoitzean, Covid19a desagertarazi arte gutxienez. 


Espero dut gustora irakurri, eta zerbait berria ikasi izana. 




https://www.rtve.es/noticias/20200923/mapa-mundial-del-coronavirus/1998143.shtml

https://www.lavanguardia.com/politica/20200616/481814908039/el-precio-de-las-mascarillas-ha-subido-un-1423--desde-diciembre-de-2019.html

https://empresite.eleconomista.es/Actividad/MASCARILLAS/




iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.