2020(e)ko irailaren 22(a), asteartea

Koronabirusak utzi dituen kalte ekonomikoei buelta ematea

 Badakigun bezala, Covid-19ak kalte ekonomiko larriak utzi ditu. Adibidez, familiako 1,258 euro inguru galdu direla, eta espaniako famili guztiek totalean 23.000 milioiko galera izan dutela dio OMS-ek. Hauek oso datu kezkagarriak dira dudarik gabe, eta hauek gehiago jaitsiz gero oso ondorio latzak egongo liratezke, beraz, zifrak onera egin behar dute lehenbailen.

Ekonomia arriskuan gehiago ez jartzeko, konfinamenduan zehar, hainbat neurri hartu izan dira: Erteak jarri, koronavirusarekin zerikusia duten kaleratzeak debekatu... Baina horrek nahiz eta ekonomian zerbait lagundu, ez da nahikoa izan. Beraz, orain, konfinamendua eta gero, gobernuak diru laguntzak ematea ezinbestekoa da ahalik eta negozio eta enpresa gutxienek itxi dezaten.

Ekonomiaren errekuperazio hori, lau motatakoa izan daiteke:

·V formakoa: beherakada eta errekuperazio nabarmenak daudenean

·U formakoa: V formakoa ez bezala, forma honek errekuperazioa denboraz luzeagoa dela adierazten du.

·W formakoa:ekonomia beherakada eta gorakadak maiz ikusten direnean

·L formakoa: oso errekuperazio motela edo errekuperaezina dela adierazten du

Adituen hitzetan, ekonomia globalaren errekuperazioa U formakoa izango da suertez, eta urte gutxi batzuk iraungo ditu soilik.


Erabilitako webguneak:https://www.heraldo.es/noticias/nacional/2020/04/13/coronavirus-como-se-puede-recuperar-espana-de-la-crisis-economica-provocada-por-el-covid-19-1369332.html   https://www.elespanol.com/invertia/economia/20200522/hogares-sufrido-perdidas-economicas-covid-ocu/491951272_0.html



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.